Mundua -
Gerra Ukrainan
Ukrainan erori zen hegazkina eraitsi egin zuten, ikerketaren arabera
Dena dela, Herbehereetako ikertzaileek ez dute oraingoz argitu nork eraitsi zuen.
Erredakzioa
Uztailaren 17an, 298 pertsona zeramatzala, Ukrainan erori zen Malaysia Airlines konpainiako hegazkina eraitsi egin zuten, gertatutakoa argitzeko Herbehereetan eratutako ikerketa batzordeak baieztatu duenez.
Batzordeak txostenaren lehen zirriborroan zehaztu duenez, airean lehertu zen hegazkina, "kanpotik jaurtitako hainbat objektuk jota", hain zuzen.
Ikerketan ez dute akats teknikoen zantzurik aurkitu. Behin betiko ondorioak 2015. urteko udan emango dituzte ezagutzera, Sara Vernooij ikerketa batzordeko bozeramaileak EFE agentziari esan dionez.
Ukrainako Gobernuak matxino errusiazaleei egotzi zien hegazkina eraitsi izana, baina horiek ukatu egin zuten.