Mundua -

NATOko bilkura

NATOk 15 milioi euroko laguntza emango dio Ukrainiari

Gainera, herrialdean dagoen tentsioa baretzen ez laguntzea egotzi dio Moskuri. Obamak, bestalde, Iraken aire-erasoak eta jaurtiketak baimendu dituela eman du jakitera.

NATO
NATO
Cardiffeko gazteluan, familia argazkia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

NATOko 28 herrialdeek Ukrainari 15 milioi euro ematea adostu dute, segurtasun indarrekin zerikusia duten erreformak egiteko, Anders Fogh Rasmussen NATOren idazkari nagusiak jakitera eman duenez. Gainera, herrialdean dagoen tentsioa baretzen ez laguntzea egotzi dio Moskuri.

“Errusiak bakearen aldeko pauso bakar bat bera ere ez du eman”, esan du Rasmussenek Petro Poroshenkorekin batera komunikabideen aurrean egindako konferentzian, NATOko bilkuraren lehen egunean. Errusiari "bakearen bidea" har dezan mezua igorri dio, eta, Ukrainia, berriz, 15 milioi euroko laguntza emango diela esan du.

Poroshenko baikor agertu da

Poroshenko presidentea, bestalde,  bihar duen bilerarekin “nahiko baikor” azaldu da, izan ere, baliteke bi bandoen aldetik berehalako eten bat adieraztea.

Gainera Estatuko buruen eta NATOko Gobernuaren aldetik izan du babes “handia” eskertu du.

NATOk jihadistak geldiarazi nahi ditu

Nazioarteak Estatu Islamikoko jihadistak "geldiarazteko betebeharra dauka", Anders Fogh Rasmussen NATOren idazkari nagusiak ostegun honetan azpimarratu duenez.

"Nazioarteak bere osotasunean Estatu Islamikoa geldiarazteko betebeharra dauka", adierazi du Rasmussenek kazetarien aurrean NATOren bi eguneko goi-bilera hasi baino lehen.

"Irakeko Gobernuak ez du oraingoz laguntzarik eskatu, baina eskaera egingo balu ziur nago NATOren aliatuek eskaera hori seriotasunez aztertuko luketela", gaineratu du.

Obamak, bestalde, Irakera aire-jaurtiketak baimedu dituela jakinarazi du, jihadista sunien erasoei aurre egiteko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak gaur Ukraina gaur Errusia argazkiak NATO bideoak Eguneko albisteak Albisteak Dirulaguntzak Euskadin Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa