Mundua -

Iheslariak

Milioi bat ukrainarrek etxetik alde egin dute gatazkaren ondorioz

Gainera, 800.000 lagunetik gora Errusian sartu dira eta bertan geratzeko izapideak abiatu dituzte.

Haur ukrainarrak ikasturte hasierako desfilean, Slaviansken. Argazkia: Efe
Haur ukrainarrak ikasturte hasierako desfilean, Slaviansken.
Liskar armatuek milioi bat errefuxiatu eragin dute

1:15

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milioi batetik gora ukrainarrek etxetik ihes egin behar izan dute eta baztertu edo errefuxiatu gisa daude euren herrialdean bertan, edo asiloa eskatu dute beste herrialde batzuetan, ACNUR Nazio Batuen Errefuxiatu Agentziak salatu berri duenez.

"Bai, une honetan baiezta dezakegu Ukrainako gatazkaren ondorioz milioi bat pertsonak etxetik ihes egin behar izan dutela eta herrialdean bertan edo atzerrian daudela", adierazi du Vincent Cochetel ACNURen Europako ordezkari nagusiak.

"Ukraina ekialdeko borrokaldietan, Donestsken, Lugansken eta inguruko hirietan, jende askok ihes egin behar izan du", adierazi du, era berean, Adrian Edwards ACNURen bozeramaileak.

Agentziaren arabera, ordea, iheslarien kopurua "askoz ere handiagoa da", asko senideen edo lagunen etxeetara joaten direlako, inon jakinarazi gabe.

Iheslari gehienak, % 94, Ukraina ekialdekoak dira, Donestsk, Kharliv eta Kyiv ingurukoak.

Bi milioi herritar gatazka gunean

Ukrainako agintariek azaldu dutenez, bi milioi pertsona inguru daude gatazkak gogorren jotzen duen lekuetan. Gainera, batzuek edateko urik ere ez dute, eta Lugansken, ur eskasiaz gain, argindar mozketak izaten dituzte.

814.000 Errusiara

Bestalde, 800.000 lagunetik gora Errusian sartu dira eta bertan geratzeko izapideak abiatu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko azken orduko albisteak Ukraina Errusia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Errusia-Ukraina gerra