Mundua -

Su-etena

Gazako Lerroko gatazka odoltsua, zifretan

Israel eta Palestinaren arteko su-etena atzo sartu zen indarrean, 50 egun iraun duten bonbardaketen ondoren. Gatazkak balantze ikaragarria utzi du Gazako Lerroan.

Gazako Lerroa, su-etena eta gero
Gazako Lerroa, su-etena eta gero
Suntsitutako etxeetara itzuli dira Gazako errefuxiatuak

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israel eta Palestinaren arteko su-etena atzo sartu zen indarrean, 50 egun iraun duten bonbardaketen ondoren. Gatazkak balantze ikaragarria utzi du Gazako Lerroan.

50 egun: Israelek uztailaren 8an hasi zuen ‘Hegi Babesgarria’ operazioa. 50 egunez, bonbardaketak izan dira Gazako Lerroan.

2.167 hildako: Tartean, 2.100 palestinar, gehienak zibilak. 500 ume hil dira Gazako lerroan azken 50 egunotan. Israelek 67 pertsona galdu ditu, horietatik 64 militarrak.

11.000 zauritu: Gatazkak zauritu kopuru handia utzi du. Gehienak zibilak dira.

450.000 pertsonak euren etxeak galdu dituzte bonbardaketen ondorioz. Bonbek milaka etxe birrinidu dituzte, eta beste hainbat kalte konponezinak izan dituzte, Nazio Batuen txostenaren arabera.

5.000 eraso: Azken 50 egunetan, Israelek 5.000 ofentsiba egin ditu Gazan. Hamasek 5.000 suziri bota ditu Israelgo armadaren aurka.

Uztailak 29: Egunik odoltsuena. 120 palestinar hil ziren egun horretan, Israelek erasoak indartzean.

Israelgo bizilagunen % 38k bakarrik babestu dute Palestinaren aurkako operazioa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Gazako bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Palestina Ekialde Hurbila gaur