Mundua -
Ebola
Kongoko Errepublika Demokratikoak ebolaz hildako 2 kasu baieztatu ditu
Munduko Osasun Erakundeak ez du baieztatu momentuz heriotza horien zergatia ebola izan den ala ez.
Erredakzioa
Kongoko Errepublika Demokratikoko Osasun Ministerioak baieztatu duenez, bi lagun hil dira ebola birusaz kutsatuta herrialdean. Munduko Osasun Erakundeak ez ditu kasu horiek baieztatu, baina baieztatuz gero, lehen kasuak lirateke aipaturiko herrialdean.
Bertako agintarien arabera, ebola birusa herrialdeako Ecuador probintzian zabaldu da, Kongoko mugatik gertu.
Bestalde, Munduko Osasun Erakundeak adierazi du froga berriak ikertzen ari direla hildakoek ebola birusa zuten ala ez egiaztatzeko.
Momentuz, Munduko Osasun Erakundeak ebola birusaren ondorioz 1.427 pertsona hil eta 2.615 pertsona gaixotu direla baieztatu du. Izurritea Ginean hasi zen eta handik Liberia, Sierra Leona eta Nigeria herrialdeetara zabaldu da.