Mundua -

Krisia Krimean

Putinek bi eguneko bisita hasiko du Krimeako penintsulan

Kremlingo buruak Ukraina sortaldeko egoerari buruzko gaiak jorratuko ditu bertan.

Vladimir Putin errusiako presidentea, artxiboko irudian. EFE.
Vladimir Putin errusiako presidentea, artxiboko irudian. EFE.
Vladimir Putin errusiako presidentea, artxiboko irudian. EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vladimir Putin Errusiako presidenteak bi eguneko bisita hasiko du gaur Krimeako penintsulan. Martxoan, Krimea Errusiaren barruan sartu zen, baina "behin-behineko lurralde okupatua" da, Ukrainako agintarien iritzian.

Penintsulako biztanleek Errusiako Federazioan sartzearen alde bozkatu zuten, alde handiarekin, Moskuk anexioa gauzatu baino lehen egindako erreferendum batean.

Kremlingo buruak Errusiako Segurtasun Kontseiluaren bilera zuzenduko du gaur Sebastopolgo portuan, Errusiako ontzidiak Itsaso Beltzean duen base nagusian.

Bihar, Putin Jaltara joango da, Dumako (Diputatuen Ganbera) talde parlamentarioen buruzagiekin, Dmitri Medvedev lehen ministroarekin eta Gobernuko beste hainbat kiderekin biltzeko.

"Gaurkotasuneko gaien inguruan parlamentariekin hizketaldi argia izatea espero da", azaldu du Presidentetzako prentsa-bulegoak.

Mijail Emelianov Errusia Justua talde parlamentarioaren buruordearen arabera, Jaltako bilerara Dumako kasik diputatu guztiak joango dira.

"Ukrainako sortaldeko egoerari buruzko gaurkotasuneko gaiak, Errusiako isunak eta Mendebaldearekiko harremanak aztertuko ditugu", esan dio  Emelianovek Errusiako Interfax agentziari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen da munduan? Albisteak Krimea Ukraina gaur Errusia berriak Vladímir Putin Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Errusia-Ukraina gerra