Mundua -

Krisia Ukrainan

EBren eta AEBen zigor berriak 'arduragabetzat' jo ditu Errusiak

Bestalde, MH17 hegaldiko biktimen gorpuzkiak berreskuratzen saiatzen ari diren nazioarteko ikertzaileek ezin izan dute istripuaren lekura sartu, borrokaldien ondorioz.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errusiako Kanpo arazoetako Ministerioak “arduragabetzat” jo ditu Estatu Batuek eta Europar Batasunak onartutako zigor berriak Errusiako buruzagien eta erakundeen aurka. Halaber, zigor mota horiek energiaren prezioa igo dezaketela ohartarazi du.

“Zigorrak gogortuta, Bruselak, bere kabuz, Errusiarekin lankidetza handiago baterako mugak sortu ditu, energian, gai giltzarrian”, azaldu du Errusiako Kanpo arazoetako Ministerioak. “Adeitasunik gabeko” eta “arduragabea” den pausoa dela uste du.

Moskuren hitzetan, “Europako merkatuarentzat prezioak igotzea ekarriko du”.

Moskuk AEBak ere kritikatu ditu, zigor “suntsitzaileak” eta “ikuspuntu gutxirekin” aurpegiratu dizkio. Errusiako Gobernuaren ustez, aldebiko “harremanak larritzea soilik ekarriko du” nazioarteko diplomaziarentzat.

Kanpo arazoetako Ministerioak AEBei abisatu dienez, nahikoa “galera hautemangarriak” jasango ditu, zigor politiken ondorioz.

Ikertzaileek ezin izan dute istripuaren gunera sartu

Bestalde, MH17 hegaldiko biktimen gorpuzkiak berreskuratzen saiatzen ari diren nazioarteko ikertzaileek ezin izan dute istripuaren lekura sartu, borrokaldien ondorioz.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko azken berriak EB Ukraina Ameriketako Estatu Batuak albisteak Errusia argazkiak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Errusia-Ukraina gerra