Mundua -

Ukraina

Obamak su-etena eskatu du, hegazkinarekin gertatutakoa ikertzeko

AEBren arabera, matxino errusiazaleek eraitsi sute hegazkina, berariaz. Errusiak, bestalde, Ukrainako agintariei egotzi die gertatutakoaren ardura, aire-espazioa itxi ez izanagatik.

Obama
Obama
Obama

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barack Obama AEBko presidenteak berehalako su etena eskatu du Ukraina ekitaldean, Malaysia Airlines konpainiako hegazkinarekin gertatutakoa ikertzeko. "Su-etena ezinbestekoa da, berehala"’, esan du Etxe Zurian egin duen agerraldian.

"Frogei ezin zaie oztoporik jarri. Ikertzaileek istripuaren tokira joan behar dute", gehitu du, eta FBIko talde bat eta Garraioaren Segurtasun agentzia Ukrainara bidean direla adierazi du, ikerketan laguntzeko.

Agintariaren ustez, ezbeharra "mundu osoak gelditu ezin den eta herri mailara mugatu ezin den Ukraina ekialdeko gatazkak ondorioak dituela ulertu dezan alarma bat izan da".

"Ekintza tamalgarri horrek gogorarazten digu Ukrainan bakea eta segurtasuna ezartzeko garaia dela", esan du.

Adierazpen horien aurretik, AEBko enbaxadoreak agerraldia egin du NBEren Segurtasun Batzordean, eta bertan esan du hegazkina nahita eraitsi zela, matxino errusiazaleek kontrolpean duten eremu batetik. "Litekeena lurretik botatako SA-11 misil batek eraitsi izana’’, gaineratu du Samantha Power AEBko enbaxadoreak.

Powerrek gogorarazi du milizia errusiazaleek horrelako erasoak egiteko adina teknologia dutela, eta beste hegazkin batzuek ere eraitsi dituztela Ukrainako gatazka hasi zenetik. Gainera, AEBko ordezkariak esan du hegazkina bota zuten egun berean, matxinoak SA-11 misilekin ikusi zituztela zonalde berdinean, eta milizietako buruek hegazkin bat eraitsi zutela esan zutela sare sozialetan; mezuak, ordea, ezabatu egin zituzten.

AEBko ordezkariak azpimarratu du, arma horien konplexutasuna dela eta, oso litekeena dela matxinoek euren kabuz bakarrik erabili ez izana. Hori dela eta, "errusiarren laguntza" ezin dela baztertu esan du.

Dena dela, Obamak adierazi du goizegi dela misila jaurti zutenen helburuak zeintzuk ziren jakiteko, eta ez du zuzenean Vladimir Putin presidente errusiarra errudun jo nahi izan.

Errusiak Kievi leporatu dio errua

Errusiak Ukrainako agintariei leporatu die errua, gatazka eremuan aireko espazioa ez ixteagatik. "Edozein pertsonak galdetuko lioke bere buruari ea zergatik bidali duten hegazkina gerra zonalde batera aire kontrolatzaile ukrainarrek. Han, hegazkinak eraso egiteko erabiltzen dira, eta aireko objektuen aurkako defentsa sistemak daude martxan", azaldu du Vitaly Churkin Errusiako NBEko ordezkariak, Segurtasun Batzordean egindako adierazpenetan.

Gainontzeko herrialdeak

Erresuma Batuak, Australiak eta Frantziak AEBren antzeko jarrerak defendatu dituzte, eta Txinak ez du istripuaren inguruko ondoriorik atera nahi izan.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albiste zirraragarriak Ukraina gaur Ameriketako Estatu Batuak bideoak Errusia bideoak Barack Obama Hegazkin istripuak gaur Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa