Mundua -

Su-eten

Israelek eta Hamasek su-eten iraunkorra adostu dute, BBCren arabera

Tregoa ostiralean, 06:00etan, sartuko litzateke indarrean. Oraingoz ez dago baieztapen ofizialik.

Gaza. Argazkia: EFE
Gaza. Argazkia: EFE
Samina da nagusi Gazan hildako lau haurren senitartekoen artean

1:38

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelek eta Hamasek su-eten iraunkorra adostu dute Gazan, eta ostiral honetako 06:00etan (Euskal Herriko ordua) sartuko da indarrean, Tel Aviveko Gobernuko iturriak aipatuta BBC telebista kate britainiarrak aurreratu duenez. Oraingoz, baina, aldeek ez dute ezer baieztatu.

Hedabide britainiarrak zehaztu duenez, su-etena "orokorra" da, eta Israelek eta Hamasek Kairon (Egipto) egindako negoziazioen ondorio da.

Gaur, Tel Aviveko Armadak eta milizia palestinarrek bost orduko "su-eten humanitarioa" egin dute, 09:00etatik 14:00etara.

Israelek gutxienez 227 palestinar hil ditu Gazan, duela 10 egun erasoaldia hasi zuenetik. Gehienak zibilak dira, eta tartean gutxienez 44 ume daude.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albiste garrantzitsuak Gazako albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Israel albisteak Palestina Ekialde Hurbila