Mundua -
Immigrazioa
Italiako itsas armadak 2.500 immigrante erreskatatu ditu
2014ko lehenengo bost hilabeteetan 39.500dik gora immigrante iritsi omen dira Italiako kostara, eta 2013 osoan 43.000 iritsi omen ziren.
Erredakzioa
Italiako itsas armadak 2.500 immigrante erreskatatu ditu azken orduotan. Etorkinak Afrika iparraldetik omen zihoazen Italiako kostara, 17 gabarratan.
Itsas armadak prentsa-ohar batean jakinarazi duenez, Mare Nostrum operazioko (Mediterraneoan immigranteak erreskatatzeko taldea) itsasontzi guztiak erreskate lanetan ari dira.
Italiako Barne Ministerioaren datuen arabera, 2014ko lehenengo bost hilabeteetan 39.500dik gora immigrante iritsi omen dira Italiako kostara, eta 2013 osoan 43.000 iritsi omen ziren.
2013ko urrian, Italiak Mare Nostrum egitasmoa jarri zuen abian, Mediterraneoa zaindu, eta Italiara iristen saiatzen diren immigranteak erreskatatzeko. Lampedusatik gertu itsasontzi batean zihoazen 366 lagun hil ostean jarri zuten abian egitasmoa.