Mundua -

Lurralde Santua

8.000 agenteek aita santua babestuko dute Jerusalemen

Dispositiboak helikoptero bidezko ikusketak eta zitadela zaharrean kokatuta dagoen zentro berezi baten inteligentzia-zerbitzuak erabiliko ditu.

Frantzisko aita santua. Argazkia: EITB
Frantzisko aita santua. Argazkia: EITB
Frantzisko aita santua. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelgo 8.000 agente eta segurtasun-indarreko kide baino gehiagok aita santua babestuko dute maiatzak 25 eta 26 bitartean Jerusalemen egingo duen bistan, Israelgo poliziak adierazi duenez.

"Dispositiboan 8.000 agenteek, mugazainek eta indar bereziko kideek parte hartuko dute", Miki Rosenfeld, poliziaren bozeramaileak EFE agentziari adierazi dionez.

Dispositiboak helikoptero bidezko ikusketak eta zitadela zaharrean kokatuta dagoen zentro berezi baten inteligentzia-zerbitzuak erabiliko ditu, non 320 kamerek aita santuaren jarraitzaileen mugimenduak behatuko dituzte.

"Arazoak egongo balira laguntza-zerbitzuko unitateak prest ditugu, baina ez dugu gertatu daitezkeen mehatxuen informaziorik", azpimarratu du poliziaren bozeramaileak.

Operazio garrantzitsuena

Johnny Kassabri polizia-inspektoreak azken urteko operazio garrantzitsuena dela adierazi du, soilik Aste Santuan ospatzen den Hilobi Santuko Aintza larunbatarekin konparatu daitekeena; izan ere, erritu horretara mila erromes hurbiltzen dira.

Frantziskoren bisita herri santura, segurtasunaren ikuspegitik, Lurralde Santura egiten duen bidai arriskutsuena da. Muturreko judutarrek kristauen kontra egindako azkeneko istiluak direla eta arazoak egon daitezkeelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak gaur Aita santua bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Israel albisteak Palestina azken orduko albisteak Jerusalem gaur Eliza Katolikoa albisteak Ekialde Hurbileko albisteak