Mundua -

Krisia Ukrainan

Ukrainako sei soldadu hil dituzte Kramatorsken

Gainera, Ukrainako beste zortzi soldadu zauritu dira matxino errusiazaleen aurkako borroketan, Ukrainako Defentsa Ministerioak jakitera eman duenez.

Ukraina. Artxiboko irudia: EFE
Ukraina. Artxiboko irudia: EFE
Armadako sei soldadu hil dituzte errusiazaleek Ukrainan

1:28

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ukrainako sei soldadu hil eta beste zortzi zauritu dituzte gaur borroketan, Kramatorsk hirian, Donetseko eskualdean, Ukrainako Defentsa Ministerioak jakinarazi duenez.

Lehentxeago, Ukrainako Armadaren erasoaldiaren berri eman dute Errusiako komunikabideek.

Ministerioaren arabera, matxino armatuek Ukrainako Indar Armatuetako zutabe bati eraso egin diote Kramatorsketik gertu.

Matxinoen bozeramaile batek Itar-Tass Errusiako albiste-agentziari azaldu dionez, Ukrainako ibilgailu blindatuei Oktiabrskoye herrixkaren errepidean eraso egin diete, Kramatorsketik 15 bat kilometrora.

"Autodefentsarako indarrek bidea itxi diete, eta bi blindatu, tanke bat eta beste ibilgailu bat suntsitu dituzte. Bigarren ibilgailuak su hartu du eta ordu erdiz kartutxoak eta jaurtigaiak lehertu dira", adierazi du matxinoen bozeramaileak.

Bat-egitea

Donetsk eta Lugansk errepublikek bat-egitea aztertzeko negoziazioak hasi dituzte, Donetskeko bozeramaileak RIA Novosti Errusiako agentzia albisteari iragarritakoaren arabera.

Ukrainako ekialdeko bi lurraldeek autodeterminazioaren alde egin zuten igandean egindako bi referendumetan. Astelehenean bertan, Errusiarekin bat egitearen alde agertu ziren.

"Errepublikak bateratzeko ekimena atzo egin genuen. Horretarako elkarrizketak abian jarri dira eta erabakia lider politikoen esku izango da. Elkarrizketak 10:00etan hasi dira", esan du bozeramaileak.

Errusiako Gobernuak ez du oraindik jarrera ofizialik agertu bi lurraldeak Errusian sartzeko aukeraren inguruan. Donetsken eta Lugansken bizi dira, hain zuzen, errusieraz aritzen diren Ukrainako biztanleak. Atentatua, Luganskeko gobernadorea aurka

Valeri Bolotov Luganseko errepublikako gobernadorea tiroz zauritu dute bere aurka egindako atentatu batean, Vasili Nikitin Eruusiazaleen beste líder batek Life News egunkari errusiar digitalari aditzera emandakoaren arabera."Zauritua dago eta klinika pribatu batera eraman dute (…) Ezinezkoa da beragana gerturatzea", azaldu du Nikitinek, atentatuaren inguruan informazio gehiago eman barik.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak gaur Ukraina gaur Errusia Gaurko titularrak Albisteak Errusia-Ukraina gerra