Mundua -

Hondoratzea Italian

Gutxienez 14 kide hil dira Lampedusa kostaldean, ontzi bat hondoratuta

400 pertsona zeramatzan ontzi bat hondoratu da.

Lampedusa
Lampedusa
Gutxienez 14 kide hil dira Lampedusa kostaldean, ontzi bat hondoratuta

0:00

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 14 immigrante hil dira 400 pertsona zeramatzan ontzi bat hondoratuta, Lampedusa Italiako uhartetik gertu.

Italiako komunikabideen arabera, Itailako Kostako Guardia naufragioaren gunera joan da, petrolio-plataformetako langileek abisatu ostean. Dagoeneko hainbat gorpu berreskuratu dituzte.

Ontziak 400 pertsona inguru zeramatzala eman da ezagutzera, eta naufragioa Libiako kostatik (bertatik irten dira) 50 miliara eta Lampedusatik 100era izan dela.

Atzo, gutxienez 40 immigranteren gorpuak aurkitu zituzten Tripoli ekialdetik 50 kilometrora.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Migrazioa Eguneko albisteak Albisteak Italiako albisteak Itsas istripuak gaur Gaurko itotzeak Espainiako mediterranear kostaldeari buruzko berriak