Mundua -

Krisia Ukrainan

Kievek ez du errusiazaleen aurkako operazioa etengo

Ukrainako Gobernuak ez du etengo errusiazaleen aurkako operazioa, iganderako deitu duten erreferenduma atzeratzen badute ere.

Ukraina
Ukraina
Ukraina

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ukrainako Gobernuak ez du etengo errusiazaleen aurkako operazioa, iganderako deitu duten erreferenduma atzeratzen badute ere.

“Terrorismoaren aurkako operazioak jarraitu egingo du, hartzen duten erabakia bata ala bestea izan”, adierazi du gaur Andrei Parubi Kieveko Justizia ministroak.

Kontsulta egitea pentsatzea ere “iruzur politikoa” eta “etorkizunik ez daukan” abentura bat proposatzea dela gaineratu du ministroak.

Gaur bertan soldatuak ekialdean batuko dituztela azaldu du, eta operazioak arrakasta izango duela azpimarratu du.

Donetsk eta Lugansk hirietan dauden errusiazaleek, bestalde, gaur erabaki behar dute Vladimir Putin Errusiako presidenteak eskatutakoa onartzen duten ala ez: Putinek igandeko erreferenduma atzeratzea proposatu zien errusiazaleei.

Horrez gain, Ukrainako hauteskundeak ere babestu egin zituen Putinek. Maiatzaren 25ean egingo dituzte presidentetzarako hauteskundeak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina azken orduko Errusia argazkiak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Errusia-Ukraina gerra gaur