Mundua -

Krisia Ukrainan

Putin: 'Ukrainako hauteskundeak norabide oneko pauso bat dira'

Bestalde, Errusiako presidenteak Ukraina ekialdeko eskualdeetan errusiazaleek deitutako erreferendum independentistak atzeratzea eskatu du.

Vladimir Putin Errusiako presidentea, Didier Burkhalterrekin batera. EFE
Vladimir Putin
Vladimir Putin Errusiako presidentea, Didier Burkhalterrekin batera. EFE

Erredakioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vladimir Putin Errusiako presidenteak Ukrainako Donetsk eta Luganks (ekialdea) eskualdeetan errusiazaleek deitutako erreferendum independentistak atzeratzea eskatu du asteazken honetan.

Putinek adierazpen horiek egin ditu Didier Burkhalter Europako Segurtasunerako eta Lankidetzarako Organizazioko presidentearekin izandako bileran, Errusiako komunikabideek jakitera eman dutenez.

"Ukrainako hego-ekialdeko ordezkariei, herrialdearen federazioaren alde daudenei, maiatzaren 11erako aurreikusitako erreferenduma atzeratzea eskatzen diegu", adierazi du Putinek.

Putinek azaldu duenez, errusiazaleei pauso hori ematea eskatu die Kievekin "elkarrizketarako beharrezko baldintzak sortzeko".

Halaber, Errusiako presidenteak esan du maiatzaren 25erako aurreikusitako presidentetzarako hauteskundeak "norabide oneko pauso bat" direla.

Errusiazaleek ostegunean aztertuko dute Putinen eskaera

Donetsk eskualdeko errusiazaleek, Ukraina ekialdean, iragarri dutenez, ostegun honetan aztertuko dute Vladimir Putin Errusiako presidenteak igandeko erreferenduma atzeratzeari buruz egindako eskaera. Lugansken "errespetu handia" diote inguruko herrialdeko presidenteari.

"Bihar eztabaidatuko dute herri asanblean", esan du Denis Pushilin Donetskekeko Herri Errepublikako buruzagiak, Reutersi egindako adierazpenetan.

Putinek OSCEko presidenteari krisiari irtenbidea bilatzea eskatu dio

Vladimir Putin Errusiako presidenteak Ukrainan bizi den krisiari irtenbidea bilatzea proposatu dio Didier Burkhalter Europako Segurtasunerako eta Lankidetzarako Organizazioko presidenteari. Herrialdean tentsioa hazi egin da, errusizaleen hego-ekialdeko liskarrek gora egin dutelako.

"Egoera aztertu eta krisitik ateratzeko era bat aztertzen saiatu behar gara", azaldu dio Putinek Burkhalterri, biak Kremlinean izaten ari diren bileraren hasieran.

Putinen ustez, OSCEko arduradunaren bisita "oso egokia" da, eta biek "Ukrainan bizi diren ezbehar tragikoei buruz" eztabaidatu dutela nabarmendu du. Armada errusiazaleak matxinatutako eskualdeetan kontrola berreskuratzen saiatzen ari da.

Atzo, OSCEko presidenteak Vienan tentsioa jaisteko eskaera bat egin zuen, Ukrainan maiatzaren 25ean izango diren presidentetzarako hauteskundeei begira.

 

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Europar Batasuna Ukraina Errusia bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Errusia-Ukraina gerra