Mundua -

Ukrainako gatazka

30 pertsona hil eta hainbat zauritu dira Slavianskeko erasoan

Datorren asteartean, maiatzak 13, Durao Barrosok eta Yatseniukek Ukrainiako erreforma politikoentzat eta ekonomikoentzat Europaren babesa eztabaidatuko dute.

Ukraina
Ukraina
Hainbat hildako Slaviansk hiriko borroka odoltsuan

1:03

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Slaviansken (Ukrainako hego-ekialdea) 30 pertsona, tartean zibilak, hil direla jakitera eman du gaur Ukrainako Barne ministroak. Ukrainako segurtasun indarrek erasoari ekin zioten atzo, eta hiriko kontrol postu baten aurka egin zuten.

"Egoera oso tristea da, baina txarrena da ohitu egin garela", esan du Facebooken. Aurretik, errusiazaleak ondo irakatsita daudela eta armamentu astuna dutela adierazi zuen Ukraniako Barne ministroak, eta horrek Kieven aldeko soldaduen pausoak "moteldu" egiten duela gaineratu du. Gutxienez mila bat soldatu daude errusiazaleen artean, tartean Errusia edota Ukrainako ejerzitoan aritutako gerra beteranoak.

Liskarrak Semionovkan

Milizia errusiazaleek Semionovkan, Slavianskeko kanpoaldean, baja asko izan dituztela onartu du Errusiako telebistak.

Milizia errusiazaleak azpiratzeko operazioa geldo doala jakitera eman du Arsen Avakov Ukrainako Barne ministroak, bidean zibilak hiltzea eragozteko.

Ukrainako Armadako Mi-24 helikoptero bat lurrera bota dute errusiazaleek Donetsken (ekialdea). Helikopteroa ibai batera erori da, baina tripulatzaileak onik atera dira eta erreskatatu ahal izan dituzte.

Barroso-Yatseniuk

Europar Batasuneko presidenteak, José Manuel Durao Barrosok, Ukrainiako lehen ministroarekin eztabaidatuko du datorren asteartean maiatzak 13 herrialdeak hartu beharreko erreforma politikoentzat eta ekonomikoentzat Europaren babesa. Erreforma hauen helburua herrialdearen egonkortasuna da.

"Europako Batzordea Ukrainari laguntzeko prest dago, epe laburrera eta luzera, erreforma politikoak eta ekonomikoak aurrera eramateko, Ukraina demokratiko, oparo eta burujabea lortzeko", azaldu du Pia Ahrenkilde Barrosoren bozeramaileak prentsaurrekoan.

Bilera Erroman

Bestalde, Gunther Oettinger EBko Energia komisarioa G7 taldeko Energia ministroen bileran izango da gaur eta bihar, Erroman. Segurtasun energetikoaren egoera aztertuko dute Ukrainako krisiaren aurrean, Europako Batzordeak jakitera eman duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen ari da munduan? Ukraina Errusia argazkiak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea G7 goi-bilera albisteak Errusia-Ukraina gerra