Mundua -

Ukrainako krisia

Ukrainako Poliziak 67 errusiazale askatu ditu Odesan

127 errusiazale atxilotu zituzten ostiraleko istiluen ostean. 46 heriotza eragin zituzten istilu larri haiek.

Ukraina
Ukraina
Errusiaren aldeko 67 lagun askatu dituzte Odesan

1:25

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ukrainako Poliziak 67 errusiazale askatu ditu Odesan, mila bat lagunek Barne Ministerioaren egoitzari eraso ostean. Senideek eta lagunek "Odesa, Errusiako hiria" oihuarekin egin diete harrera askatu berriei, bertako komunikabideek jakinarazi dutenez.

Errusiazaleok 46 lagun hil ziren ostiraleko istiluen ostean atxilotu zituzten. Milaka lagun izan dira Odesako kaleetan, atxilotuon askapena eskatzen. Guztira, 127 lagun zeuden atxilotuta.

Den dela, gaur bertan Odesara heldu den Arseni Jatseniuk Ukrainako lehen ministroaren arabera, Polizia da istilu horien arduraduna. "Segurtasun organoak behar bezala ibiliko balira, terrorista horien erasoa deuseztatuko zuten", esan du aktibista batzuekin izandako bilera batean.

Errusiazaleen esanetan, ukrainazaleek eman zioten zu ostiralean erre zen sindikatuen eraikinari, koktel molotovekin eta beste lehergailu batzuekin. Poliziak, aldiz, esaten du errusiazaleek ere gauzak jaurti zituztela sindikatuen egoitzatik jendearen aurka. UNIAN agentziak gaur jakinarazi duenez, Errusiaren aldeko talde erradikal batzuek aktibista ukrainazale batzuen helbideak zabaldu dituzte sare sozialetan, eta mendekua hartuko dutela nabarmendu dute.

Alerta egoeran

Donetsk eskualdean hainbat eraikin ofizial kontrolatzen dituzten tropa ukrainarrek egindako ofentsibak alerta egoeran jarri ditu soldadu errusiazaleak gaur goizaldean. Tarteka, Donetskeko Herri Errepublikako soldaduak ateratzen dira udaletxetik, erne egoteko.

Ukrainako Guardia Nazionalak Slaviansk eta Kramatorsk herrialdeetan egindako aurrerakaden ondorioz, matxinoek mobilizazio orokorra ezarri dute Donetsken. Hiri hori orain dela hilabete Ukrainako gobernu zentralaren aurka hasitako matxinadaren erdigunea da.

Osterantzean ere, tentsioa nagusi da Ukrainan. Odesa hirian, dolu-xingolak jarri dituzte udaletxe aurrean, ostiraleko sutean hil ziren 46 errusiazaleen omenez.

Goizaldean, errusiazaleek Ukrainako Segurtasun Zerbitzuaren egoitza hartu dute, baina minutu gutxi egin dituzte barruan.

Bestalde, hirian ez dadin Kieveko espioirik sartu, kazetariek baimen berezi bat erakutsi behar dute Odesan, irudiak grabatu ahal izateko eta poliziaren kontrolak gainditzeko.

Sutearen ikerketa sakona

Bestalde, Odesako sutea "sakon" ikertuko dutela esan du Arseni Jatseniuk Ukrainako lehen ministroak. Sute horretan 40 lagunetik gora hil ziren, gehienak Errusiaren aldekoak.

"Segurtasun zerbitzuek ez zuten ezer egin suteari aurre egiteko", esan dio Jatseniukek BBC kate britainarrari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo berriak Ukraina albisteak Errusia argazkiak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Errusia-Ukraina gerra