Mundua -

Krisia Ukrainan

46 pertsona hil dira Odesan, eraikin sindikal batek su hartuta

Biktimetako batzuk kea arnastuta hil dira, eta beste batzuk, beren burua leihotik behera botata, garretatik ihesi. Bi dolu egun deitu dituzte Ukranian.

Odessan izandako sutearen irudia. EFE
Odessa
38 hildako Ukrainan, Odesan izandako istiluen ondorioz

1:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 36 pertsona hil dira Odesan, eraikin sindikal baten su hartuta, Kieveko Gobernuaren eta errusiazaleen jarraitzaileen arteko enfrentamenduetan, Poliziak jakitera eman duenez.

Biktimen artean, kea arnasteagatik itota hil direnak edota leihotatik bota direnak daude, garretatik ihes egitea saiatuz.

Errusiazaleen eta Ukrainako batasuna apurtzea nahi ez dutenen artean izandako istiluetan piztu da sua. Antza denez, molotov koktelak eta lehergaiak bota dituzte eraikineko bigarren eta hirugarren solairuen kontra, UNIAN albiste agentziak jakitera eman duenez.

Istiluak ostiral honetan hasi dira, ehunka errusiazalek Ukrainako Gobernu berriaren aldekoen kontzentrazio bat "izorratu" dutenean. Poliziak, horren aurretik, gutxienez lau pertsona (horien artean manifestari bat tiro batez) hil direla berretsi du.

Segurtasun indarrek gutxienez 130 pertsona atxilotu dituzte enfrentamentuetan, eta Ukrainako Barne Ministerioak hainbat auzi penal ireki ditu.

Bi dolu egun

Oleksandr Turtxynov Ukrainako presidenteak herrialdean bi dolu egin ezartzeko dekretua sinatu du, Odesan izandako hildakoengatik eta Errusiaren aldeko milizien aurkako "terrorismoaren kontrako operazioa"n hildako lagunengatik.

"Maiatzaren 2a egun tragikoa izan da Ukrainarentzat (...) Jazotakoa aztertu behar dugu eta ondorioak atera behar ditugu, kanpoko zirikatzeak bereziki eragindako tragedia izan delako", esan du Turtxynovek. Izan ere, jazotakoan Errusiak parte hartu duela uste du presidenteak.

Bestalde, Odesako agintariek hiru eguneko dolua ezarri dute ezbeharraren ondorioz.

200 zauritu baino gehiago

200 pertsona baino gehiago zauritu dira, besteak beste, segurtasun indarretako 22 kide.

Aurretik jasotako lau biktimetatik, gutxienez bati tiro egin diote, Poliziako iturri batek azaldu duenez.

'Eskuineko Sektorea' Ukrainako muturreko talde abertzaleak eraikinari su eman diola salatu du RT Errusiako telebistak.

Ukrainako banderekin hainbat manifestari bildu dira eta "ekialdea eta mendebaldea, elkarrekin" bezalako leloak abestu dituzte hiriko erdialdean. Chernomorets futbol taldeko jarraitzaileek manifestazioarekin bat egin dute.

Ezkutuekin eta makilekin armatutako ehunka errusiazalek aurka egin diete eta liskarrak hasi dira.

Istiluak Slaviansk hirian, errusiazaleen eta Ukrainako Gobernuaren aldekoen artean

Viacheslav Ponomaryov bere burua Slaviansk hiriko alkate aldarrikatu duen gizonak jakitera eman duenez, 10 hildako eta 40 zauritu izan dira Ukrainako Gobernuaren aldekoen eta errusiazaleen artean izandako enfrentamentuetan.

Ukrainaren operazio militarra

Milizia errusiazaleek salatu dutenez, 10 zibil hil dira Kramatorsk hirian, Ukraina ekialdeko Donetsk eskualdean, errusiazaleen eta Ukrainako batasunaren aldekoen artean izandako istiluetan.

"Atzo, gure alderdiko 10 pertsona hil ziren, guztiak ere zibil bakezaleak", adierazi dio errusiazaleen bozeramaile batek RIA-Novosti albiste agentzia errusiarrari.

Arsén Abákov Ukrainako Barne ministroak iragarri duenez, eguna argitzearekin batera operazio militarra berrabiarazi dute Kramatorsk hirian. Izan ere, gauez hainbat orduz operazioa eten dute eta hiriko aireportuan jarrita zituzten bi kontrol postu suntsitu dituzte.

Errusiaren gaitzespena

Kieveko liskarrak "erantzukizun kriminalaren" beste adibide bat direla ziurtatu du Errusiako Atzerri Ministerioak.

Ukrainako agintariek muturreko eskuinarekin duten permisibitatea salatu du Errusiako Gobernuak agiri batean, The Guardian Britainia Handiko egunkariak jakitera eman duenez. "Federazioa defendatzen eta Konstituzioaren aldaketa eskatzen dutenen aurkako terrore kanpaina antolatzen ari da" eskuin muturra, Moskuren hitzetan.

Odesako "krimen berriak" deitoratu ditu Moskuk, eta indarkeriari amaiera emateko eskatu die Kievi eta haren aliatuei. Era berean, "erantzukizunak" eskatu dizkie.

Merkel eta Obama

Barack Obama AEBetako presidenteak eta Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak batasuna erakutsi dute Errusiako akzioen inguruan, Ukrainako krisiari dagokionez, eta Moskuri ezarritako zigorrak zabaltzea "halabeharrezkoa" izango dela ohartarazi dute, maiatzaren 25ean Ukrainako hauteskundeak egitea "etetea" badu.

"Errusiak hilabete honetako hauteskundeak eteten baditu, pauso osagarriak koordinatuko ditugu berehala, Errusiako buruzagiei zigor gehiago ezartzea barne", adierazi du Obamak, Etxe Zurian emandako prentsaurreko bateratuan, bulegoan bi orduko bileraren izan ostean.

AEBk indarkeria gaitzetsi dute eta gertaturikoa ikertzeko eta errudunak zigortzeko eskatu diete Ukrainako agintariei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo munduko albisteak Ukraina albisteak Suteak argazkiak Errusia Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Errusia-Ukraina gerra gaur