Mundua -

Urriaren 6ko protestak

Mursiren 119 jarraitzaileri hiru urteko zigorra ezarri die Egiptok

2013ko urriaren 6ko manifestazioetan izandako parte-hartzeagatik zigortu ditu auzitegiak. Protestetan, 50 pertsona baino gehiago hil ziren.

Protestak Egipton. Artxiboko irudia: EFE
Protestak Egipton. Artxiboko irudia: EFE
Protestak Egipton. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mohamed Mursi Egiptoko presidente ohiaren 119 jarraitzaleri hiru urteko kartzela-zigorra ezarri die Egiptoko auzitegi batek. 2013ko urriaren 6ko manifestazioetan izandako parte-hartzeagatik zigortu ditu epaitegiak. Mursi boteretik kendu zuen estatu-kolpearen aurka protesta egin zuten.

Al-Ikhwan al-Muslimim mugimenduko jarraitzaileek deitutako protestetan, 50 pertsona baino gehiago hil ziren manifestarien eta segurtasun indarren arteko liskarretan. Hazem Hashad epaileak sei akusatu aske utzi ditu.

Al-Ikhwan al-Muslimim mugimendua erakunde terroristatzat jo zuen Egiptoko Gobernuak abenduan, 2013ko uztailaren 3an estatu-kolpeak Mursi boteretik kendu eta gero. Hosni Mubaraken erregimena amaitu ostean, Mursi presidente hautatu zuten herritarrek aurreneko hauteskunde demokratikoetan.

Era berean, Egipto hegoaldeko auzitegi batek Mursiren 529 jarraitzaileri heriotza-zigorra ezarri zien iragan martxoan. Mendebaldeko herrialdeek eta giza eskubideak defendatzen dituzten taldeek sententzia gogor kritikatu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko azken ordukoa Epaiketak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Azken ordukoa Kairo Manifestazioak gaur Ekialde Hurbila gaur