Mundua -

Krisia Ukrainan

Janukovitxek erreferendumak eskatu ditu Ukrainako eskualde guztietan

Bestalde, Moskuk salatu du Mendebaldeko herrialdeek xantaia egin dietela NBEko herrialde batzuei, Crimearen bategitearen kontrako adierazpena babes zezaten.

Viktor Janukovitx Ukrainako presidente kargugabetua. Argazkia: EiTB
Viktor Janukovitx Ukrainako presidente kargugabetua.
Viktor Janukovitx Ukrainako presidente kargugabetua. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Viktor Janukovitx Ukrainako presidente kargugabetuak erreferendumak eskatu ditu Ukrainako eskualde guztietan, Itar-Tass albiste-agentzia errusiarrak zabaldu duenez.

"Presidente naizen heinean, nire pentsamenduak eta bihotza zuekin daude, eta herritarrei eskatzen dizuet ez uzteko iruzurgileek manipulatzen", adierazi du Janukovitxek Kieveko agintari berriei erreferentzia eginez.

"Eska itzazue erreferendumak Ukrainako eskualde bakoitzaren estatusa erabakitzeko", gaineratu du Janukovitxek erbestetik. Izan ere, otsailaren 22an kargugabetu zutenetik Errusian dago, eta Ukrainako presidente zilegi bakartzat du bere burua.

Errusiak xantaia salatu du

Bestalde, Moskuk salatu du Mendebaldeko herrialdeek xantaia egin dietela Nazio Batuen Erakundeko (NBE) herrialde batzuei, Crimearen bategitearen kontrako adierazpena babes zezaten.

Armak Kievi itzultzeko agindu du Putinek

Vladimir Putin Errusiako presidenteak Krimean Kieven alde jarri ziren militarren armamentua, ekipoak, ontziak eta hegazkinak itzultzeko agindua eman du.

Horren harira, Serguei Shoigu Errusiako Defentsa ministroak iragarri du dagoeneko Krimeatik joan direla Ukrainako agintari berrien aginduetara zeuden indar armatu ukrainar guztiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Krimea anexionatzea Ukraina gaur Errusia Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Errusia-Ukraina gerra