Mundua -
Txostena
Alemaniak immigrazioaren aurkako 'neurriak hartzearen' alde egin du
Gobernuak errumaniarren eta bulgariarren immigrazioaren igoerari buruzko txosten bat jarri du mahi gainean, eta Barne ministroak gertakari horren aurrean "neurriak hartu" behar direla nabarmendu du.
Erredakzioa
Alemaniako Gobernuak errumaniarren eta bulgariarren immigrazioaren igoerari buruzko txosten bat jarri du mahi gainean, eta Thomas de Maiziere Barne ministroak gertakari horren aurrean "neurriak hartu" behar direla nabarmendu du, maila handiko "arazoa" bihurtu ez dadin.
Alemaniako Gobernuak, Angela Merkelen Batasuna Demokratiko Kristauren eta Alderdi Sozial Demokrataren arteko "koalizio handia"k, balizko abusuen aurrean ongizatearen sistema babesteko beharra azpimarratu du.
Errumaniako eta Bulgariako herritarren bidaientzat murrizketen amaierak alertan jarri ditu etorkinen etorrera masiboa espero dtuen hainbat Estatu. De Maizerek esan duenez, 75.000 errumaniar eta bulgariar heldu ziren Alemania iaz, eta 2014an kopuru hori bikoiztu egingo dela iragarri dute.
"Berri ona da etorkinak lanera, heztera edota ikastera eta Alemaniaren ongizatean eta garapenean laguntzera etortzea", baina "ez genuke itsu egon behar" herritarrak etortzeak eragin ditzakeen "arazoen" aurrean, azaldu du de Mazierek, txostena aurkeztean.