Mundua -
Ukraina
Errusiak EBk Krimeako krisiagatik jarritako isunak deitoratu ditu
Alabaina, herrialdeak esan duenez, "Errusiak, Bruselak hartutako erabakiari erantzuteko, eskubidea du".
Erredakzioa
Errusiak deitoratu egin ditu Europar Batasunak Krimearen krisia dela eta jarritako isunak, Putinek atzo Krimea Errusiaren parte dela iragarri ostean, eta "Errusiak, Bruselak hartutako erabakiari erantzuteko, eskubidea" duela adierazi du.
"Pena handia da Europar Kontseiluak errealitatetik urrun dagoen erabaki bat hartu izana. Uste dugu kooperazioaren eremura bueltatzeko garaia dela", esan du Alexander Lukashevitx Kanpo Arazoetarako Ministerioaren bozeramaleak.
Gainera, bozeramalearen hitzetan, nahiz eta elkarrizketarako borondatea izan, "Errusiak, Bruselak hartutako erabakiari erantzuteko, eskubidea" duela nabarmendu du.
Hogeitazortziek 33ra igo dute zigortutako errusiarren eta krimearren kopurua, Krimeak Errusiarekin bat egiteagatik, eta ekonomia arloan neurriak prestatzeko eskatu duten, Krimeatik harago Ukrainako beste eskualdetara zabaltzen bada.
Kremlinek, Krimeak eta Sebastopoleko hiriak bat egingo dutela esan ostean, bukatutzat eman du prozesua, nazioarteko kritikak eta Ukrainako protestak gorabehera.