Mundua -

Krisia Krimean

Errusiako buruzagien aurkako zigor berriak iragarri ditu Obamak

Zerrenda berrian 20 pertsona azaltzen dira, horietako batzuk Vladimir Putin Errusiako presidentearen adiskideak dira. Bestalde, AEBetako bederatzi politikariri zigorrak ezarriko dizkie Kremlinak.

Barack Obama AEBetako presidentea Etxe Zurian. Argazkia: EFE
Barack Obama AEBetako presidentea Etxe Zurian. Argazkia: EFE
Barack Obama AEBetako presidentea Etxe Zurian. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errusiako goi-kargudunen aurkako zigor berriak iragarri ditu Barack Obama AEBetako presidenteak, eta Errusiaren kontra neurri ekonomikoak hartzeko aurreneko pausoa eman du Krimeako anexioa dela eta.

Errusiak Ukrainaren ekialdeko eta hegoaldeko eskualdeei egindako mehatxuek krisia areagotu dezakete, Obamak Etxe Zurian adierazi duenez.

"Errusiako Gobernuko goi-kargudunei zigorrak inposatzen ari gara. Gainera, Errusiako buruzagiei babesa ematen dieten pertsona boteretsuak zigortuko ditugu, eta baita pertsona horiei babesa ematen dien bankua ere", azaldu du.

Krimeako anexioan inplikatutako 11 errusiar eta ukrainar zigortu zituen Etxe Zuriak astelehenean. Orain zigortuen zerrenda berria zehaztu beharko du.

Administrazioko iturri baten arabera, zerrenda berrian 20 pertsona azaltzen dira, horietako batzuk Vladimir Putin Errusiako presidentearen adiskideak dira.

Era berean, Rossiya bankuari zigorrak ezarriko dizkiote. Ondasunetan 10.000 milioi dolar ditu entitateak eta Errusiako goi-kargudun askok erabiltzen dute. "Dolar guztiak izoztuko dituzte", erantsi du arduradunak.

Errusiako Gobernuak zigor gehiagorekin erantzun du

Bestalde, AEBetako bederatzi politikariri zigorrak ezarriko dizkiela iragarri du Kremlinak.

Besteak beste, John McCain eta Daniel Coats senatariak eta John Boehner Ordezkarien Ganberako presidentea zigortuko ditu Errusiak.

Ban Ki-moon Putin efe

Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusia eta Vladimir Putin Errusiako presidentea Moskun. Argazkia: EFE

Bilera Moskun

Europako Segurtasun eta Lankidetzarako Erakundeko ikuskatzaileen misio bat Ukrainan zabaltzeko proposamena luzatu dio Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusiak Vladimir Putin Errusiako presidenteari.

Talde armatuek Krimeako base ukrainarrak hartu izanagatik kezka azaldu du NBEko agintariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak gaur Krimea anexionatzea Ukraina azken orduko Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Errusia argazkiak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Errusia-Ukraina gerra Barack Obama argazkiak