Mundua -

Krisia Ukraina

Ukrainako justiziak legez kanpokotzat jo du Krimeako kontsulta

Konstituzionalak hauteskunde batzorde guztien jarduna etetea agindu du.

Errusiako soldaduak Krimean. EFE
Errusiako soldaduak Krimean. EFE
Errusiako soldaduak Krimean. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ukrainako Auzitegi Konstituzionalak legez kanpokotzat jo du Krimea eskualdeak Errusiarekin bat egiteko igandean egingo duen erreferenduma. Erabakia berehala sartu da indarrean.

Auzitegiak hauteskunde batzorde guztien jarduna etetea agindu du, eta erreferenduma finantzatzea debekatu die Krimeako agintariei.

Bien bitartean, baina, Krimeako agintariek kontsulta prestatzen jarraitzen dute. Horretan, Ukrainan jarraitzea edo Errusiarekin bat egitea erabakiko dute herritarrek.

Otsailean, Errusiako tropek inbaditu egin zuten Krimea. Eskualde horretan, biztanleen % 60 errusiarrak dira, % 25 ukrainarrak eta % 12 tatariar.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Krimea gaur Ukraina Errusia argazkiak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa