Mundua -

Krisia Ukrainan

Soldadu errusiarrek armak erabili dituzte Krimeako base bat hartzeko

Bi kazetari bahitu dituzte Krimean, Mugarik Gabeko Kazetariak erakundeak salatu duenez. Martxoaren 16an egingo dute erreferenduma eta ikuskatzaileak deitu dituzte.

Sebastopol Krimea
Sebastopol Krimea
Sebastopol Krimea

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tropa errusiarrek armak erabili dituzte astelehen honetan Krimean, base bat hartzeko, Interfax agentziak iragarri duenez. Horren esanetan, ez da inor zauritu, eta bertako buruak soldaduekin negoziatu du.

Tokiko komunikabideen arabera, gizon armatuek hartu dute basea, ustez Krimeako Defentsa Errusiazaleko kideak. Ondoren, Errusiako bandera jaso dute bertan.

Bi kazetari bahitu dituzte

Gutxienez bi kazetari bahitu dituzte Krimean bi gizon armatuk, Mugarik Gabeko Kazetariak erakundeak salatu duenez. Christophe Deloire erakundearen idazkari nagusiaren hitzetan, "legerik gabeko eremua" ari da bihurtzen Krimea, "banda armatu anonimoen eskutik".

Ikuskatzaileak gonbidatu dituzte

Bestalde, martxoaren 16ko erreferenduma gainbegiratzeko ikuskatzaileak bidaltzeko eskatu dio Krimeako Parlamentuak Europako Segurtasun eta Lankidetzarako Erakundeari. Hala ere, erakunde horretako kide diren herrialdeetako gonbidapenak bakarrik onartu ditzakete, kasu honetan, Ukrainarena baino ez.

NATOk hegazkinak igorri ditu

Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeko Lankidetzarako Kontseiluak ikuskaritza egiteko hegazkinak igorri ditu Poloniara eta Errumaniara, Ukrainako krisia bertatik jarraitzeko.

EBrekin akordioa

Bestalde, Ukrainako Gobernuaren aurreikuspenen arabera, hilaren 21ean bertan sinatuko dute akordioa Europar Batasunarekin, hain zuzen ere, Viktor Janukovitx presidente ohiak baztertutako ituna.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo berriak Europar Batasuna Krimea anexionatzea Errusia berriak NATO Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Errusia-Ukraina gerra gaur