Mundua -
Epaia
Hamasen jarduera guztiak debekatu ditu Egiptoko Auzitegiak
Hamasen laguntzak jasotzen dituzten elkarteei ere eragiten die aipatu erabakiak, betiere Hamasen aurka irekita dauden bi auziak amaitzen ez diren arte.
Erredakzioa
Kairoko Larrialdietarako Auzitegiak Hamas mugimendu islamiarren jarduera guztiak debekatzea eta taldeak Egipton dituen bulego guztiak konfiskatzea erabaki du.
Hamasen laguntzak jasotzen dituzten elkarteei ere eragiten die aipatu erabakiak, betiere Hamasen aurka irekita dauden bi auzi amaitzen ez diren arte, Mena agentziak jakitera eman duenez.
Egiptoren segurtasunaren kalterako espioitza egitea eta preso islamiarrak aske uztea leporatu diote Hamas taldeari.
Hamasek gaitzetsi egin du erabaki hori, eta neurria "politikoa" eta "palestinarren aurkakoa" dela azpimarratu du.