Mundua -

Krisia Ukrainan

Janukovitxek ‘presidente legitimoa’ dela babestu du

Bestalde, Ukrainako Fiskaltza Nagusiak kendutako presidentearen estradizioa eskatzeko prozesua hasi duela iragarri du. Errusian errefuxiatuta dago.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Errusiarren aldeko talde armatu batek Krimeako aireportuak hartu ditu

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Viktor Janukovitx Ukrainan kendutako presidenteak "presidente legitimoa" izaten jarraitzen duela babestu du, eta Ukraina utzi behar izan duela salatu du, bere segurtasunagatik eta familiarenarengatik. Halaber, maiatzaren 25eko hauteskundeetara aurkeztuko ez dela azaldu du, "ez legezkotzat" jo dituelako.

Herrialdea utzi zuenetik egindako lehenengo agerraldi publikoan, Janukovitxek Rostov del Don, Errusia hegoaldean, emandako prentsaurrekoa aprobetxatu du, Krimean “odol jarioa” ekiditea eskatzeko. Lurralde horrek Ukraina barruan jarraitu behar duela defendatu du, autonomia gehiagorekin.

"Ez nau inork kendu, Ukrainatik irten behar izan nuen, nire bizitzaren eta nire senideenaren aurkako mehatxuengatik", azaldu du. "Boterea nazionalistek hartu" zutela salatu du, eta ukrainarren "gutxiengoa" direla adierazi du, argi utziz borrokan jarraituko duela "Ukrainaren etorkizunagatik, eta boterea hartzeko terrorea erabiltzen dutenen aurka".

Presidente ohiak "mendebaldea" kritikatu du, berak oposizioko buruekin otsailaren 21ean sinatu zuen akordioa, Frantzia, Alemania eta Polonia estatuen "bitartekotzarekin", betetzeko ezer egin ez zuelako. Gainera, "nazionalistek Ukrainaren gutxiengoa ordezkatzen" dutela azaldu du. "Oposizioarekin egindako akordioa bete behar dugu", gaineratu du.

Ukrainak Janukovitx estraditatzeko eskaera prozesua hasi du

Ukrainako Fiskaltza Nagusiak Viktor Janukovitx presidente ohia estraditatzeko eskaera prozesua hasi duela iragarri du. Une hauetan Errusian errefuxiatuta dago.

Fiskaltza Nagusiak, Moskuri eskaera bat aurkeztu ostean, erantzun positiboa jasotzea espero du Errusiako Federazioko Fiskaltza Nagusiaren aldetik”, irakur daiteke oharrean.

Ukrainak aire-espazioaren erabilera salatu du

Ukrainak prentsa ohar bat bidali dio ostiral honetan Errusiari, aire-espazioa erabiltzen ari dela salatzeko, baita tropak mobilizatzeagatik ere.

Oharraren arabera, Ukrainako mugako guarda zerbitzuek hainbat helikopterok Krimeako aireporturako noranzkoan nola muga pasatu duten ikusi dute.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen da munduan? Ukraina Errusia albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa