Mundua -

Ukraina

Jatseniuk buru duen gobernuri baiezkoa eman dio Maidanek

Kalera irten dira hautagaiak, plazan bildutako herritarren oniritzia jasotzera. Bestalde, Janukovitx atxilotzeko nazioarteko agindua eman dute eta tentsio uneak bizi izan dira Krimean

Ukrainia
Ukrainia
Ukrainia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maidaneko mugimenduak onartu egin du asteazken honetan Arseni Yatseniuk buru izango duen Ukrainako behin behineko gobernua, maiatzaren 25ean hauteskundeak egin arte. Gaur bertan, gainera, Viktor Janukovitx presidente ohia bilatu eta harrapatzeko nazioarteko agindua eman du Ukrainak.

Batkivstxina (Aberria) alderdiko ordezkari nagusia da Yatseniuk. Yulia Timoshen lehen ministro ohiaren gertuko gizona da eta Atzerri ministroa eta Parlamentuko burua izan zen.

Yatseniuk berak eskatuta jaso du gobernu berriak Maidanen baiezkoa, eta exekutibo horretan protestaren buruetako batzuk sartzea ere proposatu du hautagaiak.

Alderdi politikoekin eta Maidaneko Kontseiluarekin (hiru hilabetez protestak zuzendu dituzten opositoreen buruekin) eztabaidatu ondoren, ordezkarien zerrenda egin dute eta herritarren oniritzia bilatzera kalera irten dira.

Hala, Independentzia plazan bildutako 20.000 manifestariek bertatik bertara aztertu dituzte hautagaiak. Etorkizuneko gobernu berri horretako kide guztiak agertokira irten dira eta, banan-banan manifestarien iritzia entzun dute.

Litekeen da ostegun honetan bertan Parlamentuak Yatseniuken hautagaitza berrestea.

Janukovitx atxilotzeko nazioarteko agindua

Ukrainako Fiskaltza Nagusiak Janukovitx atxilotzeko nazioarteko agindua eman du. Joan den larunbatetik leku ezezagunean dago presidente ohia.

Tentsioa Krimean

Bestalde, lagun bat hil da gaur, antza bihotzekoak jota, Krimean egin duten elkarretaratze jendetsuan, Interfax agentziak jakitera eman duenez.

Krimeako Parlamentuaren aurrean izan da protesta, eta bertan bildu dira Ukrainako egungo Gobernuaren aldekoak eta Errusiaren aldekoak, Ukrainako herritarren jarrera kontrajarriak aherian utzita.

Polizia-lerroarekin bananduta egon dira bi taldeak,baina tentsio uneak eta liskarrak izan dira. Interfax agentziaren arabera, Kieveko Independentzia Plazako manifestariek dagoeneko alde egin dute Krimeako Parlamentuko egoitzatik; Errusiaren aldekoak, berriz, bertan jarraitzen dute

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak gaur Krimea anexionatzea Ukraina azken orduko Errusia Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa