Mundua -

Krisia Venezuelan

Aita santuak Venezuelan indarkeria etetea eskatu du

Nicolas Maduroren aurkako protestei buruz, aita santuak "elkarrizketa zintzoa" eskatu du "justiziak gaiak bideratu ditzan, denon onerako".

Frantzisko aita santua. Argazkia: EFE
Frantzisko aita santua. Argazkia: EFE
Frantzisko aita santua. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantzisko aita santuak Venezuelako egoerarekin arduratuta dagoela esan du eta, indarkeria eteteko, erantzukizunez jokatzeko eskatu du. Hori dela eta, gatazkarekin amaitzeko, elkarrizketaren alde egin du.

Nicolas Maduroren aurkako protesten aurrean, aita santuak "elkarrizketa zintzoa" eskatu du, "justiziak gaiak bideratu ditzan, denon onerako".

Azaroaren 6an, aita santua Enrique Caprilesekin bildu zen, eta Venezuelako oposizioko buruak gazteek idatzitako eskutitz batzuk eraman zizkion.

Nicolas Maduro presidentearekin, berriz, ekainaren 17an bildu zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko berriak Aita santua bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Venezuela Eliza Katolikoa albisteak