Mundua -

Trantsizioan

Egiptoko Gobernu osoak dimisioa eman du

Hazem el Beblauiren esanetan, militarrek ezarritako bide orriko lehenengo epea bukatu da.

Egiton hamaika istilu eta protesta izan dira azkenaldian. Irudia: EFE
Egiton hamaika istilu eta protesta izan dira azkenaldian. Irudia: EFE
Egiton hamaika istilu eta protesta izan dira azkenaldian. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hazem el Beblawi Egiptoko lehen ministroak berak eta bere Gobernuko kide guztiek dimisioa aurkeztu dutela iragarri du; bere ustean, militarrek trantsiziorako ezarri zuten bideo orriko lehen epea bukatu da-eta.

Ministroen Kontseiluko egoitzan emandako prentsaurreko batean, kabineteko kide guztiek dagoeneko Adli Mansur behin-behineko presidenteari dimisioa aurkeztu diotela baieztatu du.

Al Beblawi 2013ko ekainaren 3an izandako Estatu-kolpe militarretik dago karguan, Mohamed Mursi ordura arte izandako presidenteari lekukoa hartuta. Mursi sistema demokratiko baten bidez aukeratutako lehenengo presidentea izan da, Hosni Mubaraken erregimena bukatu eta gero.

Abdelfata al Sisi Estatu kolpea gidatu zuen militarra Al Beblawiren Kabineteko Defentsa ministroa izan da. Kargua modu ofizialean zabaldu ez badu ere, Al Sisik hurrengo presidentegaietako bat izateko aukera handiak ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen ari da munduan? Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Egiptoko albisteak Ekialde Hurbileko albisteak