Mundua -

Egipto

Egiptoko Armadak presidentetzara aurkezten utziko dio Al Sisiri

Indar Armatu egipziarren burua da Adli Mansur bitarteko presidenteak deitutako presidentetzarako hauteskundeetako faboritoa.

Gutxienez 49 pertsona hil dira asteburuan izandako liskarretan. EiTB
Gutxienez 49 pertsona hil dira asteburuan izandako liskarretan.
Gutxienez 49 pertsona hil dira asteburuan izandako liskarretan. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egiptoko goi-kargu militarrek Abdel Fatah al Sisi Defentsa ministro eta Armadako buruari hurrengo presidentetzarako hauteskundeetara aurkezteko baimena eman diote, Mena albiste agentziaren arabera. Indar Armatuetako burua da hauteskunde horietako faboritoa.

Adli Mansur bitarteko presidenteak atzo jakinarazi zuen hauteskundeak aurreratuko zituela, eta parlamentu-hauteskundeak baino lehenago izango dira. Horren aurrean, "neurri bereziak" hartuko dituela adierazi zuen, egoerak hala eskatzen badu, segurtasuna mantendu ahal izateko.

49 hildako liskarretan

Gutxienez 49 pertsona hil dira asteburuan, Poliziaren eta Mohamed Mursi presidente ohiaren aldekoen arteko liskarretan. Gainera, 300 atxilotutik gora daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Egipto Hauteskundeak Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean?