Mundua -

Krisialdi politikoa

'Ez dugu atzerapausorik emango', ohartarazi du Ukrainako oposizioak

Oposizioaren liderrek Viktor Yanukovich presidentearen gobernu eskaintzari uko egin ostean, tentsioa gero eta handiagoa da eta istiluak larriagotu dira.

Ukrainako istiluetako une bat. Argazkia: EFE.
Ukrainako istiluetako une bat. Argazkia: EFE.
Ukraniarrek kalean jarraitzen dute, amore emateko asmorik gabe

0:48

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Aurten bertan presidentetza-hauteskundeak egitea ari gara eskatzen. Eta ez dugu atzerapausorik emango. Maidaneko eta lurraldeetan ditugun gure posizioei eutsiko diegu", esan du Vitali Klitschko boxeolariak, UDAR (Kolpea) alderdiaren liderrak.

Milaka lagun setiatzen ari ziren eraikin baten barnean 200 bat polizia zeuden, babestuta, eta hor azaldu zen Klitschko. Oposizioaren liderrak manifestariei esan zienez, poliziak aginduei obeditu behar dieten errekruta gazteak ziren, ez "Berkut" beldurgarrietako kideak (istiluei aurre egiteko talde bereziak dira “Berkut”ak); hortaz, irteten utzi behar zieten.

Klitschkoren hitzaldiaren ostean, manifestariek gizarte-korridorea ireki zuten, agenteak irten ahal izateko. 200 poliziek eraikinetik alde egin zuten, korridore horretatik.

Su-etenaren amaiera

Eraikinaren setioarekin, aste honetan adostutako su-etena bertan behera geratu da. Su-eten hori segurtasun-indarrekin zegoen adostuta, oposizioaren agintarien negoziazioen emaitzen zain. Oposizioa Gobernuaren uko egitea eta aurreratutako hauteskundeak ari da eskatzen.

Larunbat gauean, oposizioaren liderrek Viktor Yanukovich presidenteak egin zien gobernu eskaintzari uko egin zioten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albiste garrantzitsuak Ukraina Alderdi politikoak albisteak Gaurko titularrak Albisteak Azken ordukoa protestak