Mundua -

Istiluak Ukrainan

Manifestariek Kieveko su-etena hautsi dute

Yanukovich presidenteak lehen ministro kargua eskaini dio Ukrainako oposizioari, baina ez du onartu.

Ostegunean abiatutako su-etena arriskuan da bart izandako istiluen ostean.
Ostegunean abiatutako su-etena arriskuan da bart izandako istiluen ostean.
Negoziazioek kale egin dute berriro Ukranian

1:57

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ukrainako manifestariek ostegunean Gobernuak eta oposizioak adostutako su-etena hautsi dute, Kiev erdiguneko Ukrainako Etxearen kontra eraso egin ostean. Toki horretan ezkutatzen dira, hain zuzen ere, istiluen kontrako poliziak.

Manifestariek eraikineko kristalak hautsi eta barrura molotov koktelak jaurti dituzte. Ondorioz, sua piztu da eraikinean eta barruan zeuden istiluen kontrako poliziek itzali dute sua.

OposizioakYanukovich presidentearen proposamena baztertu du

Ukrainako oposizioko hiru buruzagiek Viktor Yanukovich presidenteak egin dien proposamena baztertu dute. Ukrainako presidenteak lehen ministro kargua eskaini die Ukrainako oposizioko buruzagiei, baina ez dute onartu. Dena den, egungo krisia gainditzeko hitz egiten jarraitzeko prestutasuna agertu dute. Oposizioaren eskarietako bat hauteskundeak aurreratzea da.

Arratsaldean egin duten bileran Gobernu osoa aldatzeko prest agertu da Yanukovich, baldin eta oposizioak lehen ministro kargua bere gain hartzen bazuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina albisteak Alderdi politikoak berriak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Protestak gaur