Mundua -

Siriako gatazka

Siriako oposizioak Genevako goi-bileran parte hartzea erabaki du

Siriako Koalizio Nazionalak baldintza bat jarri nahi zuen joateko: goi-bilerak Asaden dimisioa behartzea. Azkenean, baina, ez du halakorik lortu, eta berdin-berdin joango da.

NBEren bilera, Siriari buruz. Argazkia: EiTB
NBEren bilera, Siriari buruz.
NBEren bilera, Siriari buruz. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Siriako oposizioak etsi egin du nazioarteko presioaren aurrean eta "Ginebra 2" goi-bileran parte hartzea erabaki du. Bilera horretan Siriako gatazkari irtenbide negoziatu eta baketsua eman nahi diote, eta hilaren 22an izango da, Montreuxen. Bachar al Asad Siriako presidenteak Errusiaren esku utzi ditu bere aldarrikapenak.

Oposizioko kideen erabakia gehiengo sinplez hartu zuten. Izan ere, koalizioak dituen 120 kideetatik 75ek bakarrik bozkatu zuten, gainerakoek ez baitzuten bozketan parte hartu izan nahi, Genevara joateko erabakia hartuko zelako, eta ez zutelako halakorik nahi.

Hori horrela, koalizioak barne araudia aldatu behar izan du, erabakia gehiengo sinplez onartu ahal izateko (lehen bi herenen babesa eskatzen zuen barne araudiak).

Erabaki horri esker, oposizioaren koalizioak AEBen babesa izaten jarraituko du. Izan ere, bai AEBek bai Liga arabiarrak, zilegitasuna ematen diote koalizioari Siriako herritarren ordezkari gisa.

Aurreko asteetan, koalizioak baldintza bat jarri nahi izan du goi-bileran parte hartu ahal izateko: goi-bilerak Asaden dimisioa behartzea. Baina, azkenean, ez du halakorik lortu.

EB, gustura

Catherine Ashton EBko diplomaziaren burua gustura agertu da koalizioak bake konferentzian parte hartuko duelako: "Ordezkari talde bat Montreuxera bidaltzeko erabakiak bakea eta trantsizioa ekarriko dituen prozesuaren abiapuntua jarri du".

Europar Batasuneko Atzerri Gaietarako ministroek bihar hartuko dituzte Siriako gatazkari buruzko erabakiak, eta arma kimikoen suntsipenari buruzko neurriak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albiste garrantzitsuak EB Gerra Sirian albisteak NBE bideoak Gaurko titularrak Albisteak Siria gaur