Mundua -
Gaur ez da agertu
Mohamed Mursiren aurkako epaiketa otsailaren 1era atzeratu dute
Antza, Mursi Polizia Akademiara eraman behar zuen helikopteroak aireratzeko arazoak izan ditu, denboralea dela eta.
Erredakzioa
Mohamed Mursi Egiptoko presidente ohiaren aurkako epaiketa otsailaren 1era atzeratu dute gaur, Mursi ez delako auzitegian agertu, tokiko hedabideek jakitera eman dutenez.
Antza, Mursi Polizia Akademiara eraman behar zuen helikopteroak aireratzeko arazoak izan ditu, denboralea dela eta. Mursi Alexandriako Burg al Arab hiriko espetxean dago.
Mursi indarrez kendu zuten kargutik uztailaren 3an, eta ordutik atxilotuta izan dute Anaia Musulmanen hautagaia izan zena.
Epaiketa horretako beste 14 auzipetuak ere iritsi dira epaitegira gaur goizean, tartean Esam Al Arian PLJ alderdiko presidenteordea.
2012ko abenduan presidente jauregiaren inguruan izandako protestetan hainbat herritarren heriotza eragin zuen operazioaren arduradun nagusi izatea egotzi diete Mursiri eta horrekin batera epaitzen ari diren gainerako guztiei.