Mundua -

Bagdag

Dozenaka lagun hil dira Iraken izandako atentatu sorta batean

Atentatu gehienak hiriburu irakiarrean gertatu dira, ia denetan bonba-autoen bidez.

Azkenaldian atentatu kopuruak gora egin du herrialdean. Irudia: EFE
Azkenaldian atentatu kopuruak gora egin du herrialdean. Irudia: EFE
Azkenaldian atentatu kopuruak gora egin du herrialdean. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 35 pertsona hil eta 148 zauritu dira Bagdagen eta Irakeko beste herrialde batzuetan izandako atentatu-sorta batean, ia kasu denetan bonba-auto bidez, bertoko Poliziak informatu duenez.

Atentaturik odoltsuenean sei pertsona hil dira eta 12 zauritu, Al Ameleko merkatu ezagunean bonba batek eztanda egin ostean, hiriko hego-mendebaldean.

Gainera, beste lau irakiar hil dira eta 21 zauritu lehergailu bat, eta ondoren auto bat, lehertu eta gero, Al Gadileko zonaldean.

Halaber, Al Karrada erdiguneko auzoan sei pertsona hil dira eta 26k zauriak izan dituzte bi autok eztanda egin ostean, horietako batek Aqaba bin Nafean.

Beste bi bonba-autoren leherketek hiru hildako eta 15 zauritu eragin dituzte Sadr-en, eta hiru hildako eta 10 zauritu Al Huseiniyan.

Hiru lagun hil dira eta 12 zauritu antzeko gertaera batean, Tayi inguruan, hiriburutik 20 kilometrora, iparraldean.

Bagdageko ipar-medebaldean, halaber, beste auto batek eztanda egin eta hiru hildako eta hamar zauritu eragin ditu Saba al Burreko merkatuan, eta hiriburuko hegoaldean gertatutako antzeko atentatu batean bi zibil hil dira, eta bederatzi zauritu.

Aipatutako iturrien arabera, lagun bat hil eta beste bederatzi hil dira Bagdagetik gertu dagoen industrialde batean, bonba-autoz.

Azkenik, Al Bayaa industrialdean lehertutako auto batek, Bagdagen, bi pertsona hil eta 18 zauritu ditu.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo munduko albisteak Atentatuak albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Irak Ekialde Hurbila