Mundua -

Energia atomikoa

Iranek akordioa sinatu du ikuskatze nuklear gehiago baimentzeko

Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziarekin sinatu duen akordioaren arabera, Irango programa nuklearrak helburu baketsuak bakarrik dituela kontrolatu ahal izango du Nazio Batuen Erakundeak.

Hasan Rouhani Iraneko presidentea. Argazkia: EFE
Hasan Rouhani Iraneko presidentea. Argazkia: EFE
Irango programa nuklearrari buruzko akordio batera heldu dira

0:29

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iranek eta Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak ikuskatze nuklear gehiago onartzeko akordioa sinatu dute. Akordioaren arabera, ur astuna darabilen Arakeko erreaktorea eta Gachineko uranio meategia nazioarteak ikuskatzea baimendu dute, Fars agentziak argitaratu duenez.

Yukiya Amano Nazio Batuen Erakundeko (NBE) agentziaren zuzendariak Teheranen Ali Akbar Salehi Irango Energia Atomikoaren Elkartearen presidentearekin egin duen bileran sinatu dute akordioa.

Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziarekin sinatu duen akordioaren arabera, Agentziaren eta Iranen arteko liskarrak konpontzeko helburua du, eta Nazio Batuen Erakundeak kontrolatu ahal izango du Irango programa nuklearrak helburu baketsuak dituela.

Irango Energia Atomikoaren Elkarteak Segurtasun Nazionalerako Kontseiluaren baimena jaso duela esan du. Horrela, Teheranek eta Agentziak dituzten tirabirak konpontzen saiatuko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko azken orduko berriak NBE albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Iran Ekialde Hurbila gaur