Mundua -

Espioitza

Espioitza 'urrunegi' joan dela onartu du Kerryk

Obamak NDFko eta Munduko Bankuko egoitzetan entzuteari uzteko eskatu dio NSAri.

John Kerry. Argazkia: EFE
John Kerry. Argazkia: EFE
John Kerry. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

John Kerry AEBtako Estatu idazkariak onartu du, zenbait kasutan, Inteligentzia zerbitzu estatubatuarrek egindako espioitza gehiegizkoa izan dela eta "urrunegi" joan dela. Dena dela, espioitza lanari esker hainbat eraso ekiditea lortu dela ere azpimarratu du. "Gertatu diren hainbat gauzaz, hein handi batean, teknologiari esker enteratu gara presidentea eta biok", esan du Kerryk. Londresen egiten ari diren Open Gobernment Partnership 2013 konferentziara igorritako bideo baten bidez egin ditu adierazpenok buruzagi estatubatuarrak. "Zenbait kasutan espiotza urrunegi joan da. Horregatik, etorkizunean halakorik ez gertatzeko lan egingo dugu", hitz eman du. Orain arte, Barack Obamaren administrazioko goi kargudun batek espioitzari buruz hain modu argian hitz egiten duen lehen aldia izan da. Kerryk argi utzi nahi izan du espioitzari esker hanbat eraso ekiditea ere lortu dutela: "hegazkinak edota eraikinak suntsitzea galarazi dugu, baita pertsonak hiltzea ere, espioitzari esker, hainbat plan aurretik jakin ditugulako", zehaztu du. Hala, gai honek Europan sortu duen ezinegona baretze aldera, Kerryk argitu du "informazioa batzea" dela helburua eta ez herritarrak zaintzea.

"NDFn egoitzan ez"

Bestalde, Barack Obama AEBko presidenteak Nazioarteko Diru Funtsako eta Munduko Bankuko egoitzetan entzuteari uzteko eskatu dio Segurtasun Agentzia Nazionalari (NSA) herrialdeko Inteligentzia zerbitzuaren jarduerak aztertzen aritu eta gero, funtzionari estatubatuar batek jakinarazi duenez.

Jasotako kritiken ostean Etxe Zuriak zelatari lan batzuei mugak jarri nahi dizkiola erakusteko asmoa du. Kritikok Edward Snowden NSAko langileak AEBek euren aliatu eta arerio batzuk, baita hiritar estatubatuar asko, zelatatzen dituela zabaldu ostean.

Orain arte, ez zen jakina NSAk NDF eta Munduko Bankua zelatatzen dituela, espioitza programen nondik norakoak sekretupean babesten baitituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albiste garrantzitsuak Ameriketako Estatu Batuak bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Espioitza