Mundua -

Gatazka diplomatikoa

Fiskaltzak izapideak abiatu ditu AEBren ustezko espioitza argitzeko

Zigor ardurarik ote dagoen eta ikerketa abiatzekotan eskumena Espainiako Estatuarena izango ote zen argitzea da tramite horren helburua.

Barack Obama AEBetako presidentea. Argazkia: Efe
Barack Obama AEBetako presidentea.
Espainiako Fiskaltzak lege hausterik izan den ikertzeko eskatu du

1:29

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fiskaltzak izapide informatiboak ireki ditu AEBko inteligentzia zerbitzuek ustez Espainiako Estatuan egin duten espioitzaren inguruan, Espainiako Fiskaltzako iturriek jakitera eman duetenez.

Zigor ardurarik ote dagoen eta ikerketa abiatzekotan eskumena Espainiako Estatuarena izango ote zen argitzea da tramite horren helburua.

Eduardo Torres-Dulce Estatuko fiskal nagusiaren baimenarekin abiatu dira izapide horiek, eta Kriminalitate Informatikoaren Fiskaltzaren esku geratu da.

Jose Manuel Garcia-Margallo Atzerri Gaietarako ministroak atzo ohartarazi zuenez, AEBren espioitza kasuak baieztatuz gero, Espainiako Gobernuaren eta AEBren arteko "konfiantza hautsiko da".

James Costos AEBk Espainian duten enbaxadoreak Iñigo Mendez de Vigo Europar Batasunerako Estatu idazkari espainiarrari azalpenak eman zizkion egun berean egin zituen adierazpen horiek Margallo ministroak.

Bilera horretan, Costosek ustezko espioitza kasuei buruzko "zalantza" guztiak argituko zituela hitz eman zuen, AEBko inteligentzia zerbitzuek "informazioa" bildu ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Ameriketako Estatu Batuak Espainiako Gobernua argazkiak Gaurko titularrak Albisteak Espioitza