Mundua -
Bagdag
Gutxienez 30 lagun hil eta 88 zauritu dira Iraken, zenbait atentatutan
Antza denez, bost leherketa gertatu dira guztira, hiriburuko zenbait lekutan. Baliteke hildako eta zauritu gehiago egotea.
Erredakzioa
Gutxienez 30 pertsona hil eta beste 88 zauritu dira bonba-auto bidez egindako atentatu sorta batean, Bagdageko zenbait lekutan, bertoko Poliziak jakinarazi duenez.
Iturriaren arabera, ibilgailu batek Shab (ipar ekialdean) distrituan eztanda egin du eta lau pertsona hil eta 17 zauritu ditu.
Bigarren auto bat lehertu da Al Mashatal (hego ekialdean) guneko merkatu batean, eta han lau lagun hil eta zazpi hil dira.
Antzeko erasoaldi batean, gutxienez beste hiru pertsona hil dira eta 12k zauriak izan dituzte Sabaa al Bur (iparrean) auzoan, eta Al Hurriya arean hiru hildako eta 10 zauritu zenbatu dituzte.
Iturriak gaineratu duenez, beste bi leherketa izan dira, baina oraindik ez dira horien nondik norakoak argitu.
Terrorismoak eta erlijio-indarkeriak gora egin dute Iraken azken hilabeteetan, azkeneko bost urteetan gogorrenak, gehien bat segurtasun indarren eta txiien kontra.