Mundua -

AEB-en espioitza

'Lagunak zelatatzea onartezina' dela esan dio Merkelek Obamari

"Berari esan nion ekainean, Berlin bisitatu zuenean, uztailean, eta baita atzo telefonoz ere", azpimarratu du Alemaniako kantzilerrak.

Angela Merkel Alemaniako kantzilerra. Argazkia: EFE
Angela Merkel Alemaniako kantzilerra. Argazkia: EFE
'Lagunak zelatatzea onartezina' dela esan dio Merkelek Obamari

1:08

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Lagunen eta aliatuen arteko espioitza onartzerik ez" dagoela adierazi du gaur Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak. AEBetako zerbitzu sekretuek Merkelen mugikorra zelatatu dutela uste du Berlinek. "Onartezina" dela eta galdutako konfiantza berreskuratu behar duela esan dio Alemaniako agintariak Barack Obama presidenteari.

"Ekainean AEBetako Segurtasun Agentzia Nazionalaz (NSA) hitz egin genuen, eta lagunak zelatatzea guztiz onartezina dela argi utzi diot Obama presidenteari", adierazi du Merkelek EBko goi-bileran, Bruselan.

"Berari esan nion ekainean, Berlin bisitatu zuenean, uztailean eta baita atzo telefonoz ere", azpimarratu du Merkelek. AEBetako zerbitzu sekretuek kantzilerraren telefono mugikorra zelatatu dutela uste du Alemaniako Exekutiboak.

Alemaniako herritarren eskubideak defendatzen ari dela esan du Merkelek, ez bakarrik bere eskubideak. Kantziler gisa erantzukizuna duela eta agentziek "lagunen" datuak edo deiak atzematea saihestu behar duela erantsi du.

Konfiantza berreskuratu

"Bazkide eta aliatuen artean konfiantza behar dugu, eta orain konfiantza hori berriro berreskuratu behar dugu", azpimarratu du.

Zentzu horretan, "gardentasunerako eta datuen babeserako zer akordio behar dugu, gogoeta egitea" beharrezkoa da, Merkelen hitzetan.

Merkel Francois Hollande Frantziako presidentearekin bilduko da, besteak beste, AEBen espioitzak sortutako zurrunbiloa aztertzeko.

Die Welt egunkariaren arabera, Merkelek 1999ko urritik iragan uztailera arte erabili zuen mugikorra zulatu zioten AEBek.

Munduko 35 buruzagiren telefono deiak zelatatu zituen AEBetako Segurtasun Agentzia Nazionalak (NSA), The Guardian Britainia Handiko egunkariak ziurtatu duenez. Edward Snowden agente ohiaren agirietatik atera du informazioa egunkariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da munduan gaur? EB Ameriketako Estatu Batuak albisteak François Hollande albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Espioitza