Mundua -

Indarkeria Iraken

Gutxienez 57 lagun hil dira Iraken hainbat atentatutan

Gainera beste 64 pertsona zauritu dira. Beste egun odoltsu bat izan dute Iraken, eta azken hilabeteetan egoera gordindu egin da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 57 lagun hil eta beste 64 zauritu dira Iraken igande honetan izandako hainbat atentatutan.

Bagdadeko kafetegi ezagun baten kontrako atentatu suizida batean, 37 pertsona hil dituzte eta beste 50 lagun zauritu, Irakeko Poliziaren arabera.

Antza denez, erasotzaileak gorputzari atxikita zeraman lehergaia eta kafetegira sartutakoan eztandarazi du.

Bestalde, bi zibil hil eta beste lau zauritu dira Al Ameriya inguruko errepide batean izandako atentatuan.

Gazaliyan, berriz, bost lagun zauritu dira lehergailu batek eztanda eginda.

Horiez gain, Gobernuaren egoitza baten kontrako eraso hirukoitza izan da gaur Raua herrian, eta gutxienez 12 lagun hil eta 30 zauritu dira.

Azkenik, bonba-auto batek eztanda egin du Irak iparraldean, eta gutxienez 6 lagun hil eta beste 5 zauritu dira.

Azken hilabeteetan, egoera gordindu egin da Iraken, eta segurtasun indarren eta militarren kontrako erasoak ugaritu egin dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen da munduan? Atentatuak argazkiak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Irak gaur Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean?