Mundua -

Inmigrazioaren drama

181 hilotz berreskuratu dituzte Lampedusan

Eguraldiaren eta itsasoaren baldintza kaskarrak direla eta, erreskate taldeek eta urpekariek ezin izan dute lanik egin bi egunez. Azken orduetan beste 181 hilotz atera dituzte.

Lampedusa hondoratzea
Lampedusa hondoratzea
Lampedusa hondoratzea

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eguraldiak hobera egin ondoren, Italiako erreskate taldeeek gaur berrekin diete ostegunean Lampedusa ondoan hondoratu zen ontziko desagertuak bilatzeko lanei. Gaurko lanetan 181 gorpu aurkitu dituzte, eta, beraz, 292 dira dagoeneko Lampedusako naufragioan hildakoak.

Guztira 500 etorkin inguru zihoazen ontzian, eta, beraz, 60 batek segitzen dute oraindik uretan desagertuta. Pietro Bartolo forentseak komunikabideei azaldu dienez, gaur lortu dute uretatik hilotz gehiago berreskuratzea, baina argitu du zehatz zenbat atera ahal izango dituzten oraindik ez dakitela.

Atsekabetuta dago Italia eta Nazioartea. Lampedusako ezbehar larriak agerian utzi du, beste behin, ez dagoela immigrazioari buruzko politika egoki bat, eta Afrikatik datozen etorkinen zorigaitza. Bizirik atera diren etorkinen esanetan, ostegunean Italiako uhartetik gertu hondoratu zen ontzian zihoazenak 518 ere izan litezke, gehienak somaliarrak eta eritrearrak. 155 lagun onik erreskatatu zituzten, tartean sei emakume eta bi ume. Bi haurdun Palermora (Sizilia) eraman zituzten, eta Lampedusako erietxera beste hiru lagun.

Etenik gabeko tragedia

Mediterraneoan azken urteetan izan den tragediarik latzenetakoa izan da honako hau. Etenik gabe, egunero iristen dira etorkinak Lampedusara itsasoz, batez ere Afrika iparraldetik. Osteguneko ezbeharra jazo baino ordu batzuk lehenago, beste 463 pertsona heldu ziren Italiako uhartera. "Etenik ez duen izugarrikeria bizi dute. Jada, ez dakigu non sartu hildakoak, ezta bizirik iristen direnak ere", esan du Lampedusako alkateak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Migrazioa Europa Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Italiako berriak Itotzeak