Mundua -

Siriako gatazka

Eraso kimikoa oposizioak egin zuela frogatu ei du Errusiak

Siriak herrialde horretan duen enbaxadorearen arabera, Errusiak "hainbat argazki ditu, eta horietan suziria jaurti zuten lekua eta ordua ikus daitezke".

Vladimir Putin Errusiako presidentea. EiTB
Vladimir Putin Errusiako presidentea. EiTB
Vladimir Putin Errusiako presidentea. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errusiak frogatu egin du abuztuaren 21ean Damaskon (Siria) 1.400 pertsona baino gehiago hil zituen eraso kimikoa Bachar al Asad presidentearen aurkako oposizio mugimenduek egin zutela, Riad Haddad Siriak herrialde horretan duen enbaxadorearen esanetan.

"Froga eta zantzu guztien arabera, [oposizioko] talde armatuek erabili zituzten arma kimikoak Ekialdeko Gutan, Damaskotik gertu", esan du Haddadek, Errusiako Ganbera Publikoan egindako agerraldi batean, Interfax agentziak jakinarazi duenez.

Diplomazialari siriarraren hitzetan, "Errusiak hainbat argazki ditu, eta horietan suziria jaurti zuten lekua eta ordua ikus daitezke".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo munduko albisteak Gerra Siria Errusia bideoak Vladímir Putin Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Siria gaur Ekialde Hurbila gaur