Mundua -
Espiatzeagatik
AEBek Facebook, Microsoft eta Google enpresei milioiak eman dizkie
The Guardian egunkariaren arabera, AEBek milioika dolar eman dizkie Interneteko enpresa handiei zaintze informatikoen eskaerekin zerikusia duten gastuak konpentsatzeko.
Erredakzioa
AEBetako Segurtasun Agentzia Nazionalak milioika dolar ordaindu zizkien Interneteko enpresa handiei, besteak beste, Yahoori, Googleri, Microsofti eta Facebooki, zaintze informatikoen eskaerekin zerikusia duten gastuak konpentsatzeko, The Guardian egunkariak jakitera eman duenez.
Edward Snoden CIAko teknikari ohiak emandako dokumentuak aipatzen ditu egunkariak, eta era horretan lehenengo aldiz Interneteko enpresen eta AEBetako espioitza programen arteko lotura frogatzen dela nabarmendu du.
Gastu horiek Fisa Gorteari zegozkion (Atzerriko Inteligentziaren Espioitza Legeak sortuta), eta AEBetako Segurtasun Nazionalaren jarduera baimentzeaz eta gainbegiratzeaz arduratzen zen azken hori, programa 2011n konstituzioaren aurkakoa zela deklaratu zuen.
Erabaki hori Segurtasun Agentziak milaka posta bidean atzematen zituela ezagutzean hartu zuten, terrorismoarekin zerikusirik ez zuten pertsonan pribatutasuna hautsiz. Ondorioz, informazio elektronikoa biltzeko era aldatu behar izan zuen agentziak.