Mundua -

Kairo

Mubarak aske uztea agindu du Egiptoko auzitegi batek

Presidente ohiaren abokatuak jakitera eman duenez, ostegunean irten liteke kartzelatik Hosni Mubarak.

Mubarak
Mubarak
Hosni Mubarak ondorengo orduetan atera liteke kartzelatik

1:05

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hosni Mubarak Egiptoko presidente ohia aske uztea agindu du auzitegi batek, iturri judizialek jakitera eman dutenez. Fareed El Deeb presidente ohiaren abokatuak aurreratu duenez, bihar bertan irten liteke kartzelatik Honsi Mubarak.

Al Arma kazetaritza erakunde taldearen eskutik urtero milioika liberako kostuan zuten opariak jasotzea leporatu zioten Mubaraki.

Fiskalak dagoeneko aurreratu du ez duela erabakiaren kontrako helegiterik jarriko, nahiz eta lehenago presidente ohiak beste 48 ordu gehiago kartzelan emango zituela jakinarazi, balizko helegite baten zain.

Auzi gehiago argitzeke

Mubarak aske noiz geratuko den zehazteko orduan nahasmena dagoen arren, presidente ohiak oraindik hainbat auzi argitzeke dituela azpimarratu dute iturri guztiek.

Hala, igandean bertan aurre egin beharko dio epaiketa berri bati Mubarakek. Hitzordu horretan, bera Gobernutik kentzeko abiatutako iraultzan hainbat manifestariren heriotza leporatzen diote.

Joan den urtean biziarteko kartzela zigorra ezarri zioten presidente ohiari manifestari horien heriotza ekidin ez izana leporatuta, baina Mubarakek jarritako helegitea onartu zuen auzitegiak, eta epaiketa errepikatzea agindu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo berriak Epaiketak albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Egipto gaur Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean?