Mundua -

Ezbeharra

Fukushimako 18 umek minbizia dute, istripu nuklearraren ondoren

Zentral nuklearrak 300 tona ur erradioaktibo isurtzen ditu egunero itsasora, eta, horregatik, alerta maila hirura igotzea proposatu dute.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Fukushimako isuri erradioaktiboaren larritasun maila igo egin dute

1:14

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Istripu nuklearraren ondoren, Fukushimako 18 haurrek tiroideetako minbizia garatu dute, inguru horretan egindako mediku azterketen arabera.

Eskualdeko agintariek 18 urte bitarteko 360.000 neska-mutikori azterketa medikoak egitea agindu zuten, istripuak horiengan izan zuen eragina ikertzeko.

Atzo argitaratu zituzten azterketa medikoen datuak. Horien arabera, 18 adingabek tiroideetako minbizia garatu dute, eta baliteke beste 25ek gaixotasuna garatzea.

Litekeena da partikula erradioaktibo horiek haurren tiroideetan metatzea eta minbizia garatzeko arriskua handitzea, ikerketa egin duten ikertzaileen arabera. Adituek azaldu dutenez, ordea, ezin dute zehaztu istripu nuklearraren eraginez tiroideetako minbizia izateko arriskua handitu den.

Isuri erradioaktiboa dela eta, alerta maila igotzea proposatu dute

Japoniako NRA Erregulazio Nuklearrerako Agintaritzak alerta maila 1etik 3ra igotzea proposatu du, Fukushimak egunero 300 tona ur erradioaktibo isurtzen dituela frogatu ostean.

Istripu Nuklearren Nazioarteko Eskalak 8 larritasun maila zehazten ditu, 0tik 7ra. Eskala horren arabera, Fukushimako isuria "gertaera larria" da.

2011ko martxoaren 11n Japonia astindu zuen lurrikararen ondoren, tsunamia sortu zen, eta Fukushimako zentral nuklearra kaltetu zen. Istripu nuklearrari 7. mailako larritasuna ezarri zioten, Txernobyleko istripuari jarritako bera.

Isuri erradioaktiboaren harira, gaizki-ulertuak saihestu nahi ditu Toyoshi Fuketa NRAko ordezkariak. "Alerta maila 1etik 3ra aldatzeak ez du esan nahi istripuaren larritasuna 7. mailatik jaitsi denik. Istripua aktibo dago oraindik", zehaztu du.

Fukushimako tanga batean 300 tonako isuria aurkitu zuten atzo, eta bertan bildutako ura erreaktoreak hozteko erabilitakoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko azken orduko albisteak Minbizia Japonia argazkiak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Umeak albisteak gaur Kutsadura gaur