Mundua -
Egipto
Mubarak aste honetan bertan libre geratzea espero du bere abokatuak
Epaitegiek Egiptoko presidente ohia askatzeko agindua eman dute, bere kontrako ustelkeria kasu bat bertan behera utzi ondoren.
Erredakzioa
Hosni Mubarak Egiptoko presidentea kartzelatik atera liteke aste honetan bertan, Fareed El Deeb bere abokatuak Reutersi esandakoaren arabera.
Fiskalak ustelkeria kasu batengatik absolbitu du Mubarak.
El Deebek esan duenez, Mubarakek kartzelan jarraitzeko oinarri legal bakarra ustelkeria beste kasu bat pendiente duela da, baina kasu hori aste honetan bertan ezer ezean geratzea espero dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea