Mundua -
Bagdad-en
Gutxienez 31 hildako eta dozenaka zauritu Iraken izandako atentatuetan
Joan den abuztuaren hamaikan, Nuri al Maliki lehen ministro irakiarrak segurtasun operazio bat abiarazi zuen herrialdeko mendebalde zein iparraldean, terroristak bilatu eta atxilotzeko asmoarekin.
Erredakzioa
Gutxienez 21 pertsona hil dira eta beste 68 zauritu dira Bagdadeko bost auzotan izandako atentatuetan, iturri polizial batek Efe-ri azaldu dionez.
Biktima kopuru handiena Al Kazamiya auzoan izan da, Irakeko hiriburuko iparraldean. Bertan zazpi lagunek galdu dute beren bizia eta beste hogei zauritu dira, autobus geltokitik gertu zegoen bonba-auto bat lehertu ostean.
Iparraldean dagoen Bab al Muazam auzoan ere bonba-auto batek beste bost pertsona hil ditu eta beste hamahiru zauritu. Hiriaren erdiguneko Al Alawy auzoan lau hiritar hil dira eta beste hamabik zauriak izan dituzte.
Segurtasun operazioa
Antzeko erasoak bizi izan dituzte Al Rachad auzoan, hego-ekialdean, bi hildako eta hamar zauriturekin, eta hego-mendebaldeko Al Shorta al Jamsa auzoan, hiru hildako eta hamahiru zauriturekin. Azkenengo hilabeteak azken bost urteetako hilabeterik odoltsuenak izan dira.
Joan den abuztuaren hamaikan, Nuri al Maliki lehen ministro irakiarrak segurtasun operazio bat abiarazi zuen herrialdeko mendebalde zein iparraldean, terroristak bilatu eta atxilotzeko asmoarekin.