Mundua -
Larrialdi Egoera
Anaia Musulmanek erresistentzia eskatu dute, sarraskiaren ostean
Egiptoko Osasun Ministerioaren arabera, 500 pertsona hil dira eta 3.717 zauritu, Mohamed Mursi aurreko presidentearen jarraitzaileen eta Poliziaren agenteen arteko istiluetan.
Erredakzioa
500 hildakotik gora izan dira Egipton Mohamed Mursi Egiptoko presidente kargugabetuaren jarraitzaileek Kairon (Egipto) eraiki zituzten kanpalekuak desegiteko polizia-operazioan, Gobernuaren arabera. Halaber, 3.717 lagun zauritu dira.
Anaia Musulmanen arabera, berriz, 4.500 hildako izan dira. Islamistek salatu dute zaurituen artean adingabeak daudela. Gainera, Poliziak meskita batean kontzentratuta zeuden manifestari batzuen kontra tiro egin duela adierazi dute.
Poliziak benetako munizioa erabiliko du erasoen aurka
Egiptoko Barne Ministerioak indarrei benetako munizioa erabiltzeko agindua eman diote, Gobernuaren aurkako edozein erasori aurre egiteko.
Ohar batean esan duenez, erabaki hau "Anaia Musulmanen instituzioaren eta Poliziaren aurkako eraso terroristak kontuan izanda, armak lortzeko saiakerekin eta bideak moztuz," hartu du. Halaber, segurtasun indarrek bide guztien bidez legea betetzea egingo dutela nabarmendu du, "herritarren eta agintarien aurkako erasoak ekiditeko".
Egiptok agur esan die hildakoei
Egiptok agur esan die hildakoei ostegun honetan, kolpe militarreko aurkariek egindako kanpaldien indarkeriazko utzaraztearen ostean.
30 egunez luzatu dute Mursiren atxiloketa
Egiptoko agintari judizialek Mohamed Mursi herrialdeko aurreko presidentearen atxiloketa 30 egunez luzatzera erabaki dute, Mena albiste agentziak azaldu duenez.
Mursi Estatu kolpe bategatik kendu zuten boteretik, uztailaren 3an, eta ezagutzen ez den leku batean dago atxilotuta, hilketagatik eta espioitzagatik.
Larrialdi-egoera
Egiptoko Presidentetzak larrialdi-egoera deitu du lurralde osoan, Mohamed Cursi aurreko presidentearen eta Poliziaren arteko istilu larrien ondorioz. Larrialdi-egoera 16:00etan sartu da indarrean.
Gainera, Mohamed el Baradei Kanpo Harremanetarako Egiptoko presidenteordeak dimisioa eman du azken orduetako tentsioak bultzatuta. El Baradeik idatziz jakinarazio dio erabakia ALDHU Mansur jarduneko Estatuburuari.
"Presidenteorde karguko dimisioa ematen dut eta gure Egipto maitea gaita guztietatik babestea eta herriaren itxaropen eta aldarrikapenei behar bezala erantzuteko eskatzen diot Jainko Gorenari", idatzi du El Baradeik.
Polizia ostiral goizean goiz hasi da negarra eragiteko gasa isurtzen kanpalekuak zeuden tokian, eta horrek liskarrak piztu ditu. Bi aldeek elkarri leporatzen diote enfrentamenduetan armak erabili izana. Hori horrela, Nahda plaza, Giza barrutian dagoena, kontrolpean du dagoeneko.
Poliziak helikopteroetatik jaurtitzen du negarra eragiteko gasa, eta parakaidistak ere iritsi dira kanpalekuak dauden plaza inguruko eraikinen gainera, lekuko batek azaldu duenez.
Egiptoko Presidentetzak larrialdi-egoera deitu du herri osoan, Mohamed Cursi aurreko presidentearen eta Poliziaren arteko istilu larrien ondorioz. Larrialdi-egoera 16:00etan sartu da indarrean.
Ali Mohamedek gaineratu duenez, "tiro egiten hasi dira" parakaidistak eraikinen gainetik.
Kanpalekua osatzen zuten protestariek ezin omen zuten plazatik alde egin, bertara iristeko kale guztiak itxi egin dituztelako, nahiz eta Barne Ministerioak kanpalekua utzi nahi zutenei aukera emango ziela esan duen.
Kairoko Gobernazioko egoitza bati su eman diote
Guizako (Kairoko hiru probinzietako bat) Gobernazioko egoitza bati su eman dio tale batek, Egiptoko segurtasun iturriek azaldu dutenez.
Funtzionarioak eraikuntzatik ebakuatu dituzte, Al Ahram etorbidean, Guizako pirámide ospetsuetara eramaten du horrek. Suhiltzaileak sua itzailtzen saiatzen ari dira.
Anaia Musulmaneko zortzi buru atxilotu dituzte
Segurtasun indarrek Anaia Musulmaneko zortzi buru atxilotu dituzte asteazken honetan, Rabea al Adaiya plazatik gertu.
Segurtasun iturriek azaldu dutenez, atxilotuen artean Esam al Arian Bakea eta Justizia alderdiko presidenteordea eta Safuat el Hegazi apaiza daude.
Anai Musulmanek 'gerrako krimenak' egitea leporatu diote Armadari
Mohamed el Beltagy Anai Musulmanen buruzagiak 'gerrako krimenak' egitea leporatu die Abdelfatá Al Sisi Defentsa ministroari eta egipziar Armadari, eta joan den uztailaren 3ko Estatu-kolpeak huts egin duela nabarmendu du.
"Al Sisik, gure protesta bertan behera uztez gain, Armada gerra zibil batean inplikatu du. Hori dela eta, ez da Auzitegien aurrera eramango dugun bakarra"adierazi du komunikatu batean. Balak jaurti dira helikoptero zein eraikin militarren teilatuetatik. Biktimek buruan, lepoan, bularrean edota bihotzean jaso dituzte balak. Hiltzera joan dira zuzenean, ez kanpamenduak hustera", azaldu du buruzagiak.
Gobernuak gaueko etxeratze-agindua inposatu du
Egiptoko Gobernuak gaueko etxeratze-agindua inposatu du hiri askotan, Kairo, Alejandria eta Suez barne, asteazken honetan izandako istilu larriengatik.
Etxeratze aginduak mugimenduak mugatuko ditu, arratsaldetiko 21:00etatik goizeko 07:00etara bitartean.
Bi kazetari, hildakoen artean
Habiba Ahmed Abd Elaziz kazetaria (26 urte ditu) asteazken honetan hil da Rabaa al Adawiya plazan izandako tiroketen ondorioz, Gulf News taldeak jakitera eman duenez.
Halaber, Mick Deane Sky Newseko kamera ere hil egin da, enfrentamenduak grabatzen ari zela, tiroengatik, Britainia Handiko kateak ohar batean azaldu duenez.